Eztabaidak: kontrola eta egoten jakitea (1)

Jendaurrean hitz egiteko gure interbentzioa prestatu behar badugu, pentsatu zer egin beharko dugun bere jarrera defenditzeko prestatuta datorren bat daukagunean aurrean. Ideia bat edo jarrera bat defendatzeaz gain, gurea bezain ondo prestatuta dauden eta hain legezko diren beste iritzi batzuk ere egongo dira.

Zaindu zure jarrera eta zure portaera

Argudioen garrantzia argi dugunean, gure portaera edo jarrera zaindu behar dugu. Gure eskubideak, ideiak eta jarrerak defendatzea, gainerakoekiko errespetuzko giroan. Eta hori bateragarria da ez esaten jakitearekin, iritziz aldatzearekin, justiziaz zor zaiguna eskatzen jakitearekin eta inposaketarik ez onartzearekin. Hori, tinkotasuna eta lasaitasuna, energia eta edukazioa da.

Kritikak dotoreziaz eta gozotasunez egin behar dira entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten.Positiboak, etorkizunera begirakoak eta konponbideak dakartzatenak badira, hobe. Entsaladetako gatz kopurua bezala, kritikek ere neurrikoak izan behar dute. Gehiegizkoa bada, jakia alferrik galduko da.

Entzuleek euren ondorioak aterako dituzte. Eztabaidetan, helburua entzuleek sentipenak partekatzea da, baina bihotzaren gidaria burua dela ikusi behar du. Landutako lasaitasuna arma boteretsua da.

Advertisements

Ekintza-eskaera

CASTELLANO | EUSKARA

la acción-e

Ekintza-eskaera

Mintzaldi limurtzailea ekintzarako deiak definitzen du. Ondo proposatutako ekintza bat, lana ondo amaitzeko modua da. Entzuleei zerbait egin dezaten eskatu behar badiegu, zer esan dezakegu ekintzari buruz?

  • Posiblea, erreala eta zehatza izan dadila. Emaitza neurgarriak izan ditzala.
  • Entzuleen eskueran egon dadila. Data eduki dezala…
  • Lotu ekintza eta onurak, abantailak, aukerak.
  • Argitasun eta indar bereziarekin azaldu.
  • Interbentzioaren amaieran, azaldu duzunean, ez arrazoitu berriro. Hori egiteak sinesgarritasuna kentzen dio, eta entzuleak urrundu egiten ditu.
  • Hainbat ekintza badira, banan-banan proposatu, nahasterik ez eragiteko.

pertsuasioa edo limurtzea (3)

CASTELLANO | EUSKARA

Segida motibatzailea

Arazoei buruz hitz egitea, biktimismoa, “errua ….rena da”, ez da errentagarria komunikazioan.Konponbideei, proposamenei, aukerei buruz hitz egitea, ordea, bai, bada. Hitzaldiaren atal batek proposatutako ekintza egiteko desioa piztu behar du, gero eta gehiago. Ekintza hori ez da hasieran agertuko laburpen gisa, aitzitik, diskurtsoaren amaieran iritsiko da. Aurrez motibatu egingo dugu, behar beste arrazoi eman, eta aurki daitezkeen oztopoak gainditu. Arriskuaz ohartaraztea ere erabilgarria izan daiteke, jarduten ez badute galduko dutena edo irabaziko ez dutena erakutsaraztea. Nola ordenatuko dugu?

Premia erakutsi. Egungo egoera. Arazoa adibideekin, datuekin, etab. aurkeztu. Atentzioa erakarri eta interesa piztu. Nola eragiten die entzuleei? Labur egin, eta emozionalki identifikatu gabe.

Premia ase. Konponbidea edo aukera aurkeztu. Emaitzak bisualizatu. Lortuko diren onurak erakutsi.Alderdi positiboa nabarmendu. Pertsonalki inplikatu. Desioa areagotu. Alderdi horretan emankorragoak izan. Denbora gehiago eman horretan. Aukera guztiak hori lortzeko erabili.

Erabakimenez eskatu ekintza edo atxikipena. Egokitasunaz konbentzitu. Motibazioa indartu. Motibatzeko, emozioa erabili. Printzipioak, baloreak, esperientziak gogorarazi. Azken onura aipatu.

pertsuasioa edo limurtzea (2)

CASTELLANO | EUSKARA

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Zein ekintza proposatu nahi dut?

Zer nahi dut jendeak egitea?

Zein izan daitezke haiek ager ditzaketen eragozpenak?

Nire ekintza-eskaera zein arrazoi edo argudiotan oinarritzen da?

Ba al dut nire esperientzietan oinarritutako gertaera edo ebidentziarik?

Zergatik interesatuko zaie proposatuko dudana?

Emaitzak aurreikusterik badugu?

Proposatutakoa betetzen duenak, zer onura izango du?

Nola aurkeztuko dut ekintza?

Zer ustekabe gerta liteke?

luther-e

pertsuasioa edo limurtzea (1)

CASTELLANO | EUSKARA

“Uneren batean izan al da gure helburua entzuleak uxatzea edo gure aurka jartzea?”

Komunikazioa limurtzea da hein handi batean. Arrantzarako kanabera beti prest daukagu. Batzuetan informatu egingo dugu, entretenitu, sentsibilizatu, eta zeharka edo modu zolian limurtzen ari gara. Diskurtso limurtzaileak entzuleen sinesmenak aldarazteko edo entzuleak ekintzara motibatzeko diseinaturik daude.Diskurtso limurtzailearen helburua zerbait sinestaraztea edo norbaiti ekintza bat eginaraztea da.

Atal honetan bereziki aipatuko dugu ekintzara bultzatzea xede duen pertsuasioa. Kontua ez da konbentzitzea, enpatizatzea, nirekin egon daitezen. Helburua da eurek zerbait egin dezaten, ekintzara jo dezaten. Hobe da gonbidatzea, gogoz kontra eramatea edo bultzatzea eramatea baino, horrek pertsonengandik urrundu egiten gaitu eta. Gonbidatu derrigortu gabe, etortzeko, eskatzen dieguna egiteko edo beste bide bat hartzeko askatasun osoa eskainiz.

Arrazionala gehi emozionala

Orokorrean batu egin nahi dugu, atxikipenak bilatu, gure ideiak ondo jaso daitezela, hau da, kanabera beti arrantzan egiteko prest. Hein batean edo bestean, oro har, interbentzio guztiek limurtzea dute helburu; batzuetan, zuzenean joaten dira ekintzara, besteetan, erein egiten dute, gogoetara bultzatu, sentsibilizatu…

Honakoan, informazioa eman eta ideiak azaltzeaz gain, ekintza bat bultzatzeko sentsibilizatzen ahalegintzen denaz arituko gara. Arrazoizko erreakzioak (burmuina) eta afektibo eta emozionalak (bihotza) aldi berean eragitean datza. Arrazoiak eta afektibitateak batera joan behar dute mintzaldian.

 

maya-e

Kontuz halakoak esatearekin: Zuek konbentzitzera nator…”, “hau edo hori egiteko limurtu egin nahi zaituztet”, “pentsatzen duzuen hori ez da zuzena”, “oker zaudete…:”, “ni-zuek…”.

Ikastaro irekiak

CASTELLANO | EUSKARA

Jendaurrean hitz egitea ikastaroak

cursoseus

 

PDF DESKARGATU

Jendaurrean efikaziaz hitz egitea

Profesionalek, erronka handi bati aurre egin behar diote: ahozko komunikazioa eta jendaurreko aurkezpenak. Gogatzea, informatzea, aurrez aurre jartzea, negoziatzea, entzutea, galdetzea, eta abar tokatzen zaigu. Balio handiko trebetasuna da. Edozeinek lortu dezake efikaziaz komunikatzea.

Helburuak

  • Sinplifikatu mezua, egitura, hizkera, eszenaratzea…, eragina handitzeko
  • Argi, erraz eta labur
  • Energia, ahots erregistroak, txinparta eta bizitasuna handiagotu
  • Azpimarkatu alderdi emozionala eta arrazionalarekin batera
  • Areagotu auto-estimua eta konfiantza
  • Egoeraren menperatze eta ziurtasun itxura lortu eta eskaini

Edukiak

  • Nerbioak eta beldur eszenikoa. Ezertarako balio al dute? Nola kontrolatzen dira?
  • Eszenaratzea. Jarrera. Gorputz-mintzaira eta ahotsa: “Nola”ren garrantzia. Abiadura, etenaldiak, arnasa. Keinuak, eskuak eta begirada. Naturaltasuna
  • Prestakuntzaren sekretu handia. Egokitzapena: gaia, helburua, entzuleak. Mezu nagusia: ekintza gehi onurak
  • Egitura. Koherentzia eta kohesioa: Eskemak eratzea.
  • Hautaketaren mihisea zirkulua ixteko: jakin-uste izan-sentitu-egin
  • Arrazionala zein emozionalren arteko oreka. Katalogotik bidaira. Istorioak, testigantzak, anekdotak, metaforak…

Metodologia

Norberaren lanbide edo ardurarekin lotutako praktikak.  Bideoan grabatu. Feedbacka. Eduki teoriko indargarriak eta lagungarriak. Materiala eta bideoak entregatzen dira

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (4)

CASTELLANO | EUSKARA


Ahotsa erabiltzeko aholku erabilgarriak

Ahotsaren inguruan aurretik esandako guztiaren osagarri, haien erabilera optimizatzeko erabilgarriak izan daitezkeen hainbat aholku eskaintzen dizkizuet:

  • Ozen eta gogor, ahots gardenaz, hasteak autoritatea, konfiantza eta gogo bizia adierazten du.
  • Esaldi laburrak eta garbiak erabili. Ebakera argia eta ahotsaren tonu ona errazten dute.
  • Oro har, esaldiak ozenki hasi eta, aurrera egin ahala moteltzea saihestu behar dugu, esaldiaren amaierak garrantzirik ez duela ematen baitu.
  • Ez ezkutatu tokian tokiko azentuak, baina saiatu ez exageratzen, ulermena bermatu behar duzu.
  • Jendaurrean hitz egin baino lehen, ahoko muskuluak berotu. Hainbat tonu eta bolumenetan egin. Mihia eta matraila bereziki tiratu. Jario handiagoa nabarituko dugu hasieratik.
  • Ahoari atseden eman, eta isilik egon une batez jendaurrean erabili ostean, aurrerago berriro hizketan jarraitu behar badugu.
  • Gorputza hidratatuta eduki behar da, lehor ez dadin, eta horretarako, aldez aurretik ura edan behar da.
  • Mikrofonoa ahotik distantzia berera eduki behar dugu beti, bolumena egokia dela egiaztatutakoan.
7

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (3)

CASTELLANO | EUSKARA


Etenaldi-isiluneak

“Isiltasuna da, hitzaren ostean, munduko bigarren ahalmena”

Etenaldi/isiluneak ahotsaren erabilera eraginkorraren barruan jaso ditugu, baina urrunago doan baliabidea da. Zentzua dute adierazpen-unerako egokiak badira. Ez dute oso luzeak izan behar, dosi txikitan eman behar dira, bestela pedantekeria izan daiteke. Zein da etenaldiaren eta isilunearen arteko desberdintasuna? Batzuetan sinonimotzat hartzen dira. Nik esango nuke, isilunea etenaldi luzeagoa dela. Isiluneetan jendeari begiratu behar zaio. Etenak eta lapsusak ez dira gauza bera! Zertarako balio dute etenaldiek edo isiluneek?

4

  • Entzuleekiko transmisioa eta erlazioa, gelditu beharrean, areagotu egiten da.
  • Arnasketa hobetzen eta abiadura mantsotzen laguntzen dute.
  • Ahotsaren erregistroan aldaketak egiteko aukera bikaina dira.
  • Esaldiaren erdian, enfasia ematen dute. Esaten ari garena indartzen dute.
  • Monotonia apurtzen dute, eta jakin-mina pizten dute.
  • Suspensea eragiten dute.
  • Pentsatzen eta entzuleak hobeto gureganatzen laguntzen dute.
  • Ideiak, sentipenak, arrazoiak igortzen dituzte.
  • Mintzaldiari emozioa ematen diote.
  • Entzuleak isilarazten dituzte.
  • Erantzunik ez duen galdera erretoriko baten lagungarri dira.
  • Eten baten ondoren jarraitzen laguntzen dute.
  • Baieztapen biribil bat nabarmentzen dute, mahai gainean kolpea jo behar izan gabe.
  • Azkeneko hitzak arreta handiagoarekin entzuteko prestatzen laguntzen dute.
  • Konfiantza, segurtasuna eta sinesgarritasuna helarazten dute.

Etenaldien erabileran trebatzeko, entretenimendu-ariketa ona da esaldi laburrak erabiltzea.

5

Kontuz makulu-hitzekin. Aurkezpenaren kalitatea murrizten dute, eta sinesgarritasuna kentzen diote. Etenaldi/isiluneak lapurtzen dizkigute, eta interbentzioari zarata eta iluntasuna besterik ez diote ematen. Horiek idatzi eta gidoi edo eskemarekin batera gure aurrean edukitzeak haietaz jabetzen eta kontzienteki desagerrarazten ahalbidetzen du. Batzuetan, hizlariak bere garunean bilatzen du ahoskatu nahi duen hurrengo hitza, eta isilune hori makulu-hitz adierazgarri edo soinuekin betetzen du: “ehh”, “hummm”, “mmm”… Prestatuta joan behar da eta ideia argiekin, horixe baita makulu-hitzen aurreko antidoto onena.

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (2)

CASTELLANO | EUSKARA


Tonua, abiadura eta bolumena bateratzea

Entzuleek ahalegin berezirik egin gabe jarraitu behar dute gure interbentzioa, hasieratik bukaerara. Monotonia saihesteko, ahotsaren tonua, abiadura eta bolumena moldatu eta egokitu egingo ditugu. Hitza biziarazteko modua da bolumenarekin jokatzea, gora eta behera eginez, entzumenaren mugen barruan, jakina, eta ahozko adierazpenaren abiadurarekin. Hitz garrantzitsuak hanpatzeak agintea ematen du eta konfiantza igortzen du. Gogo biziz hitz egin, eta errazago konbentzituko dituzu.

Ahotsaren bolumenak eskaintzen dituen adierazpen-aukerak, gama guztiak hartuta, altuenetik eutsienera, abiadurarekin eta tonuekin konbina daitezke, eta horrek oso emaitza onak eragiten ditu. Gure ahotsaren inflexio posible guztiei esker, esaldi edo hitz bati esanahi ezberdina eman diezaiokegu, ahoskatzeko erabili dugun enfasiaren arabera. Intonazio ona emateak zure gorputz-mintzaira desblokeatzen du.

2

Monotoniak ahozko adierazpenik ez edukitzea esan nahi du; izan ere, tonua eta bolumena konstanteak dira, hitzetik hitzera, ideia batetik bestera, esalditik esaldira desberdintasunik gabe. Hori gainditzeko, praktika eta entrenamendu kontzientea behar da. Saiatu exageratuz, era barregarrian eta tonuak eta bolumena aldatuz. Ohitura apurtzean, intonazio-askatasun pentsaezina lor daiteke. Malgutasuna lortuko dugu. Praktikatu, grabatu ahotsa, entzun eta nahi duzuna eta nahi duzun bezala esango duzu.

“Hanpatzea garrantzizkoena, funtsezkoa, oharkabean geratzea nahi ez duguna azpimarratzea baino ez da”.

Kontuz abiadurarekin, are gehiago, ebakera-arazoren bat badugu. Arineketan bagabiltza, zailagoa izango da mezua igortzea. Hobe da edukiak murriztea eta lehenestea, gauza gutxiago esatea baina enfasi eta ziurtasun handiagoarekin. Behar den abiaduran, erritmoari eutsiz, hitz egiteak, entzuketa errazteaz gain, zer esan behar dugun argitasun eta zehaztasun handiagoarekin pentsatzen lagunduko digu. Entzuleek ez dute ahalegin berezirik egin behar guk dioguna ulertzeko. Erraz egin behar dute.

3

Abiadura zaintzea eta erritmoa aldatzea bateragarriak dira. Abiadura egokia erabiliz, erritmo aldaketek kontraste egokia eskaintzen dute. Erritmoa aldatzeak zure hitzei melodia jartzen lagunduko dizu. Etenaldiek eta astiroago egiteak diskurtso koherenteago eta lasaiagoa izan dadin laguntzen dute, zure estresa eta entzuleena murrizten dute.

Gogo bizia aurkezpenari ematen zaion pasio edo emozioa da. Konbentzituta banago eta komunikatzeko zer baliotsua dudala uste badut, gogo biziz jardungo dut. Gogo biziak entzuleen arreta erakartzen du, eta ideiak hobeto gogoratzen laguntzen du. Gogo biziaren seinalerik nabariena ahozko adierazpena da, hau da, tonu, bolumen eta abiaduraren kontrasteak.

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (1)

CASTELLANO | EUSKARA


Intonazioa, bolumena, ebakeraren argitasuna diskurtsoaren elementu gakoak dira. Ahotsaren bidez bizipoza, zintzotasuna, segurtasuna, gaiaren ezagupena igortzen dugu, baina baita guztiz kontrakoa ere. Ahotsa funtsezkoa da milioika pertsonaren lanbidean. Gure ahotsa gure hatz-marka bezain berezia da. Gugandik kanpora dugun enbaxadorea da. Gure izaeraren eta emozioen ispilu da.

Ondo arnas hartzea, hobeto berba egitea

Ahotsa hobetzeko arnas hartzen ikastea, airea sudurretik urdailera eramatea da. Eta horretarako funtsezkoa da arnasa hartzea. Arnas hartu, arnas hartu, arnas hartu… eta komunikatu egingo duzu. Jauzi kualitatiboa eman nahi badugu, gakoa arnasketa diafragmatikoa da. Praktika eta entrenamendu berezia behar ditu. Ahotsa zure laneko tresna bada, ahotsari inflexioa emateko, jaisteko eta igotzeko, hobe da diafragma erabiltzea, inoiz ez eztarria.

“Mezuak nire ahotsa den itsasontzian bidaiatzen badu, hark nire arnasa den ozeanoan nabigatzen du”

Diafragma kaxa torazikoan dagoen muskulua da; zabaltzean eta uzkurtzean huts-efektua eragiten du, eta indar abdominala erabiltzen du biriketara aire gehiago helarazteko. Arnasketa abdominalak diafragma erabiltzen du arnasa hartzeko eta ez bularra; eta hori da gure arnasketa, gure osasuna eta gure ahotsa hobetzen lagunduko digun oinarrizko arnasketa-teknika.

1

Gertatzen dena da modu naturalean bularretik hartzen dugula arnas, eta oso zaila da diafragma bidezko arnasketa natural bihurtzea eta ohituraz erabiltzea. Praktika asko behar da. Gure lanbiderako ahotsa ezinbestekoa ez bada, ahalegin handia eta entrenamendu asko behar da diafragma bidezko arnasketa modu naturalean erabiltzeko. Tarteko konponbidea dira abiadura egokia, etenaldiak, eta biriketan behar beste aire sartzea. Izan gaitezen errealista eta praktiko, eta optimiza dezagun gure ahotsa abiadura egokia erabiliz, etenaldiak egiten eta normaltasunez arnasa hartuz. Biriketan zenbat eta aire gehiago hartu, hobe.

Naturaltasuna, jarioa eta sosegua

Hitzek berez irten behar dute, eta arrapaladan doazelako itxura eman gabe, entzuleekin bat egitea ahalbidetuko digun erritmoan. Azkar hitz egiteak ez du ulermena errazten. Arinegi hitz egiteak hizlaria urduri dagoela erakusten du, eta ezinegona sortzen du entzuleengan. Aitzitik, mantsotasunak edo patxadak bizitasuna kentzen du eta logura eragiten du. Ahozko adierazpenak bateratu egin behar ditu jarioa eta sosegua, eta horretarako, etenak erabili behar dira esaldi batzuk azpimarratzeko, gogoeta eragiteko edo gai aldaketa adierazteko.

Ezagutzen al dugu gure ahotsa? Zer nolako ahotsa dugun eta hobetu egin dezakegula jakin behar dugu. Gorputz-mintzairaren atalean esan dugun bezala, horretarako formula egokia da gure burua grabatzea eta entzutea. Horrela, litezkeen akatsak atzemango ditugu, eta kasu bada, zuzendu. Terapiarik onena praktikatzea eta saiatzea da. Ahotsaren kalitatea funtsezkoa da.