Ikasi egiten da, eta oso erabilgarria da

CASTELLANO | EUSKARA


Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten da. Hizkuntzaz jabetuta egotea, zer esan edukitzea eta ahozko komunikazioa eraginkor bihurtuko duten hainbat teknika ezagutzea besterik ez da behar. Arrazoi hauengatik:

  • Jendaurrean ondo, eraginkortasunez, hitz egitea, ez da pertsona ausart edo pribilegiatuentzat, unibertsitate titulua dutenentzat edo prestakuntza jakina dutenentzat soilik. Pribatuan komunikatzeko gai denak jendaurrean ere egin dezake.
  • Kontua zein da: hizlari aparta izatea ala eraginkortasunez adieraztea?
  • Hori lortzen duena konturatuko da oso erabilgarria zaiola eguneroko bizimoduko erronkei, gatazkei eta aukerei nagusitasun-sentsazio berriekin aurre egiteko.
  • Jarraibide hau, gainera, baliagarria da guztientzat, ogibidea zeinahi dela ere: irakasle, arkitekto, injineru, abokatu, mediku, zientzialari, politiko, jurista, zuzendari, kazetari, artista, komertzial, enpresaburu, sindikalista, auzoko presidente…
  • Zein jarduera edo lanbidetan ez da jendaurrean hitz egin behar noiz edo noiz?

“Hizlari ospetsu guztiak izan ziren komunikatzaile txarrak hasieran”

Ralph Waldo Emerson

Kontuan hartu beharreko funtsezko elementu batzuk dira honako hauek:

  • Hondotik abiatzea, hau da, gaiaz, formaz, komunikatzeko moduaz jabetzea, funtsezkoa da. Ondo hitz egiteko sekretua diziplina eta lana dira. Inspirazioa eta lana, lana eta inspirazioa dira sormena.
  • Jendaurreko komunikazioaren arrakastaren hein handi bat gogo bizian dago. Gogo bizia kutsatu egiten da. Bizirik egon behar dugu jendea biziarazteko. Gogo bizia igorri egiten da, monotonia eta gogaitasuna bezalaxe.
  • Alderdi emozionala. Sentipenak piztea da, hein handi batean, hizketan ari dena da entzuleengan eragiten duenaren erantzulea, eta horren araberakoa izaten da arrakasta edo porrota. Sentitzen dena adieraztea ahultasunaren adierazle gisa hartu izan da luzaroan, eta horregatik egiten zaigu hain nekeza gure emozioak adieraztea.

Laburbilduz: Gaia menperatzen duzu? Prest zaude lanean jarduteko?Auditorioaren muina ikutu nahi duzu eta haien burmuinera eta bihotzera heldu?

Gogoratu: Ikasi egiten da eta oso erabilgarria da. Nik irakatsi diezazuket.

Advertisements