Probak- ebidentziak: Baieztapen eta argudioen oinarria

CASTELLANO | EUSKARA


Kaudimena eta arrazoiaren ildoa

Izaki arrazionalak eta emozionalak gara. Gure entzuleen garunera iritsiko diren aurkezpen arrazionalak, logikoak, profesionalak egiteko prestatu gaituzte. Argudio-bilaketa gehiago zaindu beharko litzatekeen komunikazio-baliabideetako bat da. Nahiko kontuan hartzen direla esango nuke, horretarako prestatu gaituzte, eta gehiago findu beharko dugu, besterik ez. Aurkezpenaren ildo arrazionalaren parte dira. Kaudimena eta sinesgarritasuna ematen diete. Probak, argumentuen oinarria dira. Baina kontuz… logikoaz, arrazionalaz eta intelektualaz soilik janzten baditugu, aurkezpenak herren geratuko dira sarritan. Alderdi emozionala falta zaie, jendearen bihotzera heltzea, alegia.

Proba:

  • Probak argitu egiten du, eta ideia ulergarriago bihurtzen du.
  • Zabaldu egiten du.
  • Egiaztatu egiten du, eta bistakoago bihurtzen duenez, benetako ondorioetara iristea ahalbidetzen du.

Proba bat ona da hura gabe baieztapen bat onartzerik ez dagoenean, zalantzan jarri ezin denean, eta baieztapenaren eta probaren arteko erlazioa argia eta baliagarria denean. Probetan oinarrituriko ideia edo jarrera bat errazago onartzen du jendeak; batez ere balio erantsi nahikoa eta balio espezifiko aintzatetsia baditu.

“Argudioek begi bistakoak eta sendoak izan behar dute, eta argi, erraz eta biribiltasunez esan behar dira”

Hainbat proba-ebidentzi mota

Ikus ditzagun probak aurkezteko hainbat aukera:

  • Datuak eta estatistikak: Garrantzitsuena ez dira zenbakiak, haien testuingurua eta esanahia baizik, entzuleek ikusterik izan dezaten. Zifrak aurkezten dituzunean, saia zaitez zehatzak izan daitezen: erabili irudiak zifrak adierazten eta buruan gordetzen laguntzeko, erabili analogiak, adibideak. Datuek gutxi, onak eta ulergarriak izan behar dute, objektiboak, sinesgarriak eta iturri onetatik etorriak. Estatistikak eta datuek sinesgarritasun handia ematen diote interbentzioari. Testuinguruan ondo kokatu behar dira, eta esanahiz jantzi. Adibideek hurbilekoak eta egungoak izan behar dute. Ikus-entzunezkoen erabileran, datuen aurkezpenari eta informazio kuantitatiboari buruz hitz egitean sakonduko dugu gaia.
  • Proba teorikoak: jarduera intelektualaren ondorioa dira, eta ikusten ditugun datuak azaltzeko erabiliko ditugu.
  • Adituen probak: jarrera jakin bat defenditzen duten pertsona ospetsu eta inpartzialenak.
  • Analogiazkoak: konparazioa dute funtsa.
  • Lekukoak: inpartzialak, sinesgarriak, hurbilekoak badira.
  • Egiaztapen fisikoa: esaterako, produktu baten prestazioak ikustea.
  • Logikoak: premisak benetakoak badira, ondorioa ere benetakoa izango da. Kausa-ondorio lotura.
probak

 

“Arreta munduko ondasunik preziatuena da. Ez da ez erosten ez saltzen, maileguan uzten da”

Adibideak

Adierazgarriak, osoak eta kontra esaten zailak direnean. adibideak ematea sinplifikatzea da, ulergarri bihurtzea, hurbiltzea… Adibideak adierazpen orokor eta objektiboak ilustratzen edo azaltzen dituzten baliabideak dira. Orokorra ulertzen laguntzen dute. Entzuleei zehaztasunak ematen dizkiete, eta adierazpen orokor bati esanahia eransten diote. Adierazgarriak izan behar dute, zehatzak eta ulerterrazak, jendearengan irudi argia sortzeko.

Zehaztasuna

Generikoa eta abstraktuaren ordez, hizkera zehatza, sinplea, indartsua, adibide zehatzekin eta bisualiza daitekeena. Esaterako, “negoziazioan hainbat gauza lortu ditugu” esatea, eta “prezioaren % 20ko murrizketa eta 120 eguneko ordainketa epeak lortu ditugu” esatea, ez da gauza bera.

Aurkezpenean asmatu

  • Hasteko, entzuleekiko eremu komunak eta kointzidentziak bilatu.
  • Ahalegindu informazioa, probak, eta iritzia ez nahasten.
  • Askoz gehiago limurtzen gaituzte, oro har, gure kabuz aurkitzen ditugun arrazoiek, beste batzuek iradokitzen dizkigutenek baino.
  • Hitz egiten duenaren hipotesiek eta argudioek entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten balio behar dute.
  • Konbentzimendua sendoa da guk geuk erdiesten dugunean. Informazio ona, beraz, giltzarria da.
  • Eta, jakina, esaten dugunaz konbentziturik egon behar dugu, eta sinesgarritasuna eduki, zintzotasunak eragindako efektua baita.

Edozein interbentziotan dira garrantzitsuak probak, baina ideiak defenditu behar ditugunean, eztabaidetan, eta abarrean are garrantzitsuagoak. Itxiera da arrazoizko ondorioetarako unea. Den moduan esan behar da, premisetan galdu gabe.

Advertisements