Ausar zaitez eta kontatu istorio bat

CASTELLANO | EUSKARA


“Konta iezadazu bidaia, ez erakutsi agentziaren katalogoa”

1. Gehiagotan erabili beharreko aukera

Aurkezpen bat azaltzeko aukeretako bat da istorio bat kontatzea. Ez gaude horretara ohituta. Gauzak aurkezteko gure modu logiko eta arrazionalean oinarri oinarrizko aldaketa da. Erosoago sentitzen gara gure aurkezpen klasiko eta profesionalekin. Gure istorioa bihotzetik kontatzeak deseroso sentiarazten gaitu, entzuleen aurrean biluzten ari garela sentitzen dugulako. Aurkezpen bat ez da dokumentu hila. Aurkezpen bat komunikazioko ekintza bizia da, eta bertan, pertsona batek bere istorioa edo beste edozeinena kontatzen du barru barrutik, nork bere problema eta kezkak dituzten pertsonek osatutako entzuleriaren aurrean.

Gizakiok geneetan daramagu komunikatzeko premia eta orain dela oso gutxira arte, hori egiteko modu bakarra ahoz izaten zen, istorioen bidez. Bizitza osoa ematen dugu istorioak kontatzen eta entzuten: lanean gertatutako gauzak, mendira joan ginen hartan gertatua; auzokideen bilera hura… Elkarrekin erlazionatzeko eta mundua ulertzeko tresna naturala dira istorioak. Istorioak dira sortu den komunikazio-tresnarik indartsuena. Anekdotak istorio laburrak interbentzioan zehar banatzeko modua dira.

2. Egiazkoak eta gaiarekin loturikoak hobe

Gaiarekin zerikusi zuzena eduki behar dute, eta egiazkoak izan behar dute. Eraginkortasun handiko komunikazio-teknikak dira; eta ondo erabiliz gero, jendea adi-adi egotea lortzen dute. “Mugitzen” diren ideiek arreta pizten dute. Entzuten ari garena “ikusten” ari gara. Emozioak ukitzean, entzuleek errazago jasotzen dute, eta joera handiagoa du zurekin bat etortzeko. Beste alde batetik, kritika desaktibatzen dutela dirudi; eta horrela, entzuleek zure iritzia ihardukitzeko argudioak aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira.

Erabakiak emozionalki hartzen ditugu, eta gero arrazionalki justifikatzen ditugu”.

3. Gustuko ditugu istorioak

1b

Jendeak oso gustuko ditu istorioak. Istorioen bitartez irakasten, ikasten eta sinesten dugu. Norberaren esperientziek izena ematen diote interbentzioari, marka propioa alegia. Hobe da norberaren esperientziak erabiltzea, besteenak baino. Finean, istorioek:

  • Atentzioa erakartzen eta interesa pizten laguntzen dute.
  • Informazioa, emozioa eta enpatia helarazten dute.
  • Ideiei bizitza eta poza ematen diete, eta aurkezpena janzten laguntzen dute.
  • Naturaltasun handiagoa eskaintzen dute. Adierazkortasuna, intonazioa, eta. hobetzen laguntzen digute.
  • Ulermena eta oroitzapena sustatzen dituzte. Barneratzeko errazak dira.
  • Hobeto gogoratzen dira istorioak datuak baino.
  • Argudioei kaudimena eta sinesgarritasuna ematen diete.
  • Entzuleekiko lotura handitzea eragiten dute.
  • Aurkezpena erakargarriagoa bihurtzen dute.
2

“Hizlari eraginkorrak hiru ezaugarri ditu: logikaz arrazoitzen du, gizakion izaera ulertzen du eta emozioak ulertzen ditu” Aristóteles

4. Prestaketa berezia eskatzen dute

Aurkezpena prestatzeko erronkarik handiena istorioa nola sortu pentsatzea da, ez dugulako jendaurrean istorioak kontatzeko eskarmenturik. Batzuetan erraza izango da, kontatu nahi dugun horrek berez erraz jarraitzeko moduko egitura duelako. Baina, nola kontatuko dugu istorio bat aurkezpena proiektu baten sustapenari edo produktu baten salmentari buruzkoa bada? Are gehiago, nola kontatuko diogu istorio interesgarri bat entzuleria konkretu bati?
Aurkezpen bat istorio baten modura egituratzeko galderak, intrigak planteatu behar dira, zer gertatuko ote den irrikari eutsi behar zaio, eragozpena nola gaindituko ote den, ustekabe horretatik nola irtengo ote den… Ikus dezagun nola egituratzen den istorio bat, eta horretarako, istorio horren atalak zein diren ikusiko dugu lehenengo:

  • Sarrera: pertsonaien eta egungo egoeraren aurkezpena, testuingurua.
  • Korapiloa: trama nagusia, pertsonaiei gertatzen zaizkien istorioek hortxe dute lekua. Problemaren, eragozpenen aurkezpena.
  • Askaera: emaitza, ahal dela, positiboa. Konponbidea. Onurak. Irakaspena. Ondorioa.
3

“Istorioek aparteko boterea dute jendearen bihotzak, pentsamenduak, oinak eta diru-zorroak narratzaileak nahi duen norabidean mugiarazteko” Peter Guber.

Advertisements