Interbentzioa irakurtzea

CASTELLANO | EUSKARA


Irakurtzeko ahozko hizkuntza

Gogoan izan behar dugu zein alde dagoen hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren artean, eta azken horren alde egin behar dugu zalantza izpirik gabe. Hizkuntza idatzia ez da atzera itzulgarria, iheskorra da, ezin baitugu irakurritakora atzera egin. Horrenbestez, ahaleginak eta bi egin behar ditugu, erabateko argitasuna lortzeko. Gramatika-arauak ez dira horren zurrunak. Prestakuntza berezia behar da jendaurrean irakurtzeko testu egokiak idazten jakiteko. Idatzizko hizkuntza irakurleentzat da; ahozkoa, berriz, entzuleentzat. Ezin da irakurleentzat bezalaxe idatzi entzuleentzat. Ahozko testuak idazteko prestakuntza berezia behar da. Ikus ditzagun kontuan hartu beharreko xehetasun batzuk:

  • Esaldi laburrak. 25 hitz gehienez.
  • Gramatika-ordena logikoa.
  • Funtsezkoa den guztia: Errepikatu/Behin eta berriz esan/Berrekin.
  • Itzuli siglak, jargoiak, neologismoak, atzerriko hitzak…
  • Datuak eta estatistikak biribildu.
  • Hobe da aditz-estiloa erabiltzea nominalizazioa baino. Orainaldiaren hurbileko aditz-denborak.
  • Irudi grafikoak sortu: konparazioak, metaforak, esaera zaharrak…
  • Testua norberaren izaerara moldatu.

Eman bizitza testuari

Gure idazkia interpretatzeko eta azaltzeko unea da. Eta honakoan ere, ozen egindako saiakuntza oso beharrezkoa da honakoa lortzeko:

  • Ahotsa modulatzea, hanpatzea, ahoskatzea, erritmoa ematea…
  • Ahotsa hobeto bideratzeko buruari tente eustea.
  • Paperari eta entzuleei begiratzea.
  • Aurpegiko adierazpena eta gorputz-mintzaira erabiltzea.
  • Freskotasunez eta gartsu, era atseginean entzunaraztea.
  • Aurreikusitako etenak edo paragrafo bakoitzeko azkeneko esaldiak baliatzea jendeari begiratzeko.
  • Konfiantzaz jardutea eta gorputz-mintzaira garatu ahal izatea.
  • Etenak, adibideak… zehaztea.

 “Irakurtzea erraza da. Jendaurrean ondo irakurtzea, arreta eta interesa galdu gabe, zaila da”.

Irakurketa eraginkorrerako xehetasun teknikoak

Irakurtzean xehetasun teknikoagoak hartu behar ditugu kontuan. Hala nola:

  • Folio neurriko orri sendoak erabiltzea eta alde batetik soilik idaztea, tarte bikoitzean eta letra irakurterrazarekin, eskuinean tarte zabala utzita, azken orduan izan litezkeen zuzenketak sartzeko.
  • Orriak grapatu beharrean, zenbakitzea.
  • Paper zuri distiratsua ez erabiltzea, islak enbarazu egiten du eta.
  • Irakurritako orria ondoan uztea (eta ez itzultzea) eta horretarako behar den lekua egotea.
  • Zerbait nabarmentzeko edo, laburtu behar badugu, ezabatzeko, koloreak edo azpimarrak erabiltzea.
  • Oinarrizko ideia bakoitzaren hasiera nabarmentzea. Atalak ondo bereiztea. Esaldi bat bi orritan ez banatzea.
  • Betaurrekoak jantzi eta erantzi ez ibiltzea, eraginen bat lortzeko ez bada.
  • Hobe da mahai baten aurrean esertzea edo atril baten laguntzarekin jardutea.

Irakurtzen ari garenean, paragrafoen artean iruzkinen bat egitera ausartzen bagara, anekdotaren edo gertaeraren bat kontatzen badugu eta entzuleei begiratzen badiegu, eskertu egingo digute. Zer nahiago duzu, irakurri ala jendaurrean hitz egin? Ahal baduzu, ez eduki zalantzarik, hitz egin entzuleengandik hurbil, eta zutik.

Advertisements