Energiak. Arketipoak

CASTELLANO | EUSKARA


Gai hori atal honetan nahiz ahotsari dagokion atalean lan daiteke. Pertsona bakoitzak hainbat energia forma ditu. Energia horiek erabiltzen jakitea sintonizaturik egotea eta haiekin batera ibiltzea da. Ona da energia horiei, haien kalitateari eta haien ezaugarriei adi egotea. Energietara iritsi eta haiekin “konekta gaitezke”. “… sartzeko” trebetasunari esaten zaio. Eta entrenamendu gogorra behar du. Oso erabilgarria da. Une oro zer lortu nahi edo behar dudan baldin badakit, horretarako behar dudan energiarekin bat egiten dut.

“Energia bakoitzak lengoaia eta gorputz- eta ahots-adierazpen desberdin baterantz eramaten gaitu”

Zer erlazio du horrek jendaurreko aurkezpenekin? Energiak aurkezpena azaltzeko “moduarekin” lotuta daude; hau da, “nola” azaltzen dudan. Indarrez, kaudimenez, hurbil, enpatiaz agertzea oso erabilgarria da. Jendaurreko interbentzioetan ona da testuinguru bakoitzean egokienak erabiltzea, entzuleen eta helburuaren arabera. Interbentzio beraren barruan ere energia desberdinak txerta ditzakegu. Haien artean oreka egotea ere positiboa da. Gertatzen da, ordea, energia horietako batzuk naturaltasunez agertzen direla, eta beste batzuk landu egiten behar izaten ditugula. Praktika eta entrenamendu kontzienteari esker barneratuko dugu haiek erabiltzeko gaitasun inkontzientea.

Bost energia aipatuko ditugu, eta horiek “aitzakia” gisa baliatuko ditugu diskurtso bat aurkezteko moduak azaltzeko:

  • Gerlaria: buru-belarri sartzen da. Helburuak lortzea ahalbidetzen dizu: ordena, diziplina, egiatasuna… Soldaduaren jarreraren tinkotasuna, balioen berrespena, ekintzak diseinatu eta gauzatzen ditu, mugak ezartzen ditu, helburuak finkatzen ditu, konpromisoak eta agintea erakusten du. Lurraldea babesten du. Ordua zaintzen du, jarraibideak ematen ditu, zereginak agintzen ditu, arauak finkatzen ditu, xedeei eusten die. Bere segurtasuna eta gainerakoena jagoten du. Energia negatiboaren aurka borrokatzen da, eta ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten ditu. Energia handiarekin hitz egiten du. Indarra, konbentzimendua erabiltzea erabilgarria da zuzentzeko, aitzindari izateko eta ekintza gauzatzeko.
  • Maitalea: afektuei atxikiriko arketipoa da, eta gainerakoekin abegikortasunez jarduteko gaitasuna ahalbidetzen digu. Hurbildu egiten da. Afektiboagoa eta emozionalagoa da. Lagundu egiten du, lankide da eta jendearekin batera doa. rapporta eta enpatia eskaintzen ditu. Elkarrekin egitea proposatzen du, identifikazioa bilatzen du. Ulerkorra da, laguna, bihotzez. Harrera egiten du, entzun egiten du, kontsolamendua ematen du, konfiantza eta errespetua pizten ditu. Bere hitzek seduzitu egiten dute. Prozesuarekin eta haren emaitzekin gozatu egiten du. Ekintzarako testuinguruak sortzeko gaitasunarekin bat egiten du: konfiantza, konpromisoa, gogo bizia. Ulertzeko, onartzeko eta enpatizatzeko tonuaz hitz egiten du. Ulertzea, aintzatestea, entzutea erabilgarria da konfiantza piztu eta egoera zailak kudeatzeko.
  • Irakaslea: pentsamendu logikoa eta arrazionala. Azaldu, sailkatu, analizatu, erakutsi egiten du. Pertsonen ikaskuntzak kezkatzen du, didaktikoa da. Ulermen intelektuala, teknikoagoa, lehenesten du, zehaztasunez, gauzen logika. Galderak eta erakustaldiak egiten ditu, jendeak uler dezan. Perfekzioa bilatzen du, urrats eta xehetasun guztiak irakasten ditu. Arrazoitze-prozesuak interesatzen zaizkio. Arinago hitz egiten du. Ahal badu, une oro ikuskatzen du ikasleak nola ari diren ikasten. Kaudimenez hitz egiten du, tonu neutroan. Kaudimenak, zehaztasunak, argitasunak sinesgarritasun handia ematen dute.

“Kaudimenak, zehaztasunak, argitasunak sinesgarritasun handia ematen dute”.

  • Azti sendatzailea: asmakuntzari, harridurari eta aukera berrien sorkuntzari atxikita dago. Arrazoiak ezinezkoarekin topo egin duen tokian, konponbide berriak aurkitzeko gai da. Gizakiak harritzeko gai da. Eragozpenak osatzen ditu. Eraldaketaren energia da. Gogoeta eragiten duten istorioak, ipuinak eta metaforak kontatzen ditu. Umorea erabiltzen du, antzeztu egiten du. Pentsamendu estrategikoa dauka, berrikuntza, sormena eta irudimena pizteko.
  • Ameslaria: kontzeptu eta ideia handiak erabiltzen ditu, begitazioa. Egiten duenarekin maiteminduta dago. Etorkizunera begira dago. Irakasten ari denarekin mundua aldatuko duela aurreikusten du. Nominalizazioak erabiltzen ditu (itxaropena, elkartasuna, konpromisoa…). Motibazioa, estimulazioa lantzen ditu, harago doa.

Gerlaria

Maitalea Irakaslea Azti sendatzailea Ameslaria

Helburuak

Hurbila Logikoa Asmakuntza Ikuspegia

Balioa

Afektiboa Arrazionala Harridura Etorkizuna

Diziplina

Emozionala Didaktikoa Sorkuntza

Motibazioa

Tinkotasuna Enpatikoa Zehatza Eraldaketa

Estimulazioa

Konpromisoa Ulerkorra Ikaskuntza Berrikuntza

Elkartasuna

Positiboa Sentipena Azterzen  du Irudimena

Itxaropena

3Finean, energia arketipikoak dira, giza kultura guztietan daudenak. Gure borondatetik aske aritzen dira. Energia horietako bakoitza, beharrezkoa denean, erabiltzen jakitea da garrantzitsuena. Gutako bakoitzak modu naturalean hautatzen du horietako bakoitza, eta batzuk besteak baino gehiago erabiltzen ditu. Batzuentzat erraza da energia forma batzuk erabiltzea, baina nekez erabiltzen ditu besteak. Malgutasuna edukitzea energia horiek behar den neurrian erabiltzen jakitea da, batzuetan zuzendu eta ekintzara jotzeko (gerlaria), entzuteko eta enpatizatzeko (maitalea), edo ulertarazteko eta irakaskuntza/ikaskuntza ahalbidetzeko (irakaslea).

Advertisements