Ahotsa: zain dezagun gure tresna (2)

CASTELLANO | EUSKARA


Tonua, abiadura eta bolumena bateratzea

Entzuleek ahalegin berezirik egin gabe jarraitu behar dute gure interbentzioa, hasieratik bukaerara. Monotonia saihesteko, ahotsaren tonua, abiadura eta bolumena moldatu eta egokitu egingo ditugu. Hitza biziarazteko modua da bolumenarekin jokatzea, gora eta behera eginez, entzumenaren mugen barruan, jakina, eta ahozko adierazpenaren abiadurarekin. Hitz garrantzitsuak hanpatzeak agintea ematen du eta konfiantza igortzen du. Gogo biziz hitz egin, eta errazago konbentzituko dituzu.

Ahotsaren bolumenak eskaintzen dituen adierazpen-aukerak, gama guztiak hartuta, altuenetik eutsienera, abiadurarekin eta tonuekin konbina daitezke, eta horrek oso emaitza onak eragiten ditu. Gure ahotsaren inflexio posible guztiei esker, esaldi edo hitz bati esanahi ezberdina eman diezaiokegu, ahoskatzeko erabili dugun enfasiaren arabera. Intonazio ona emateak zure gorputz-mintzaira desblokeatzen du.

2

Monotoniak ahozko adierazpenik ez edukitzea esan nahi du; izan ere, tonua eta bolumena konstanteak dira, hitzetik hitzera, ideia batetik bestera, esalditik esaldira desberdintasunik gabe. Hori gainditzeko, praktika eta entrenamendu kontzientea behar da. Saiatu exageratuz, era barregarrian eta tonuak eta bolumena aldatuz. Ohitura apurtzean, intonazio-askatasun pentsaezina lor daiteke. Malgutasuna lortuko dugu. Praktikatu, grabatu ahotsa, entzun eta nahi duzuna eta nahi duzun bezala esango duzu.

“Hanpatzea garrantzizkoena, funtsezkoa, oharkabean geratzea nahi ez duguna azpimarratzea baino ez da”.

Kontuz abiadurarekin, are gehiago, ebakera-arazoren bat badugu. Arineketan bagabiltza, zailagoa izango da mezua igortzea. Hobe da edukiak murriztea eta lehenestea, gauza gutxiago esatea baina enfasi eta ziurtasun handiagoarekin. Behar den abiaduran, erritmoari eutsiz, hitz egiteak, entzuketa errazteaz gain, zer esan behar dugun argitasun eta zehaztasun handiagoarekin pentsatzen lagunduko digu. Entzuleek ez dute ahalegin berezirik egin behar guk dioguna ulertzeko. Erraz egin behar dute.

3

Abiadura zaintzea eta erritmoa aldatzea bateragarriak dira. Abiadura egokia erabiliz, erritmo aldaketek kontraste egokia eskaintzen dute. Erritmoa aldatzeak zure hitzei melodia jartzen lagunduko dizu. Etenaldiek eta astiroago egiteak diskurtso koherenteago eta lasaiagoa izan dadin laguntzen dute, zure estresa eta entzuleena murrizten dute.

Gogo bizia aurkezpenari ematen zaion pasio edo emozioa da. Konbentzituta banago eta komunikatzeko zer baliotsua dudala uste badut, gogo biziz jardungo dut. Gogo biziak entzuleen arreta erakartzen du, eta ideiak hobeto gogoratzen laguntzen du. Gogo biziaren seinalerik nabariena ahozko adierazpena da, hau da, tonu, bolumen eta abiaduraren kontrasteak.

Advertisements