Ahotsa: zain dezagun gure tresna (3)

CASTELLANO | EUSKARA


Etenaldi-isiluneak

“Isiltasuna da, hitzaren ostean, munduko bigarren ahalmena”

Etenaldi/isiluneak ahotsaren erabilera eraginkorraren barruan jaso ditugu, baina urrunago doan baliabidea da. Zentzua dute adierazpen-unerako egokiak badira. Ez dute oso luzeak izan behar, dosi txikitan eman behar dira, bestela pedantekeria izan daiteke. Zein da etenaldiaren eta isilunearen arteko desberdintasuna? Batzuetan sinonimotzat hartzen dira. Nik esango nuke, isilunea etenaldi luzeagoa dela. Isiluneetan jendeari begiratu behar zaio. Etenak eta lapsusak ez dira gauza bera! Zertarako balio dute etenaldiek edo isiluneek?

4

  • Entzuleekiko transmisioa eta erlazioa, gelditu beharrean, areagotu egiten da.
  • Arnasketa hobetzen eta abiadura mantsotzen laguntzen dute.
  • Ahotsaren erregistroan aldaketak egiteko aukera bikaina dira.
  • Esaldiaren erdian, enfasia ematen dute. Esaten ari garena indartzen dute.
  • Monotonia apurtzen dute, eta jakin-mina pizten dute.
  • Suspensea eragiten dute.
  • Pentsatzen eta entzuleak hobeto gureganatzen laguntzen dute.
  • Ideiak, sentipenak, arrazoiak igortzen dituzte.
  • Mintzaldiari emozioa ematen diote.
  • Entzuleak isilarazten dituzte.
  • Erantzunik ez duen galdera erretoriko baten lagungarri dira.
  • Eten baten ondoren jarraitzen laguntzen dute.
  • Baieztapen biribil bat nabarmentzen dute, mahai gainean kolpea jo behar izan gabe.
  • Azkeneko hitzak arreta handiagoarekin entzuteko prestatzen laguntzen dute.
  • Konfiantza, segurtasuna eta sinesgarritasuna helarazten dute.

Etenaldien erabileran trebatzeko, entretenimendu-ariketa ona da esaldi laburrak erabiltzea.

5

Kontuz makulu-hitzekin. Aurkezpenaren kalitatea murrizten dute, eta sinesgarritasuna kentzen diote. Etenaldi/isiluneak lapurtzen dizkigute, eta interbentzioari zarata eta iluntasuna besterik ez diote ematen. Horiek idatzi eta gidoi edo eskemarekin batera gure aurrean edukitzeak haietaz jabetzen eta kontzienteki desagerrarazten ahalbidetzen du. Batzuetan, hizlariak bere garunean bilatzen du ahoskatu nahi duen hurrengo hitza, eta isilune hori makulu-hitz adierazgarri edo soinuekin betetzen du: “ehh”, “hummm”, “mmm”… Prestatuta joan behar da eta ideia argiekin, horixe baita makulu-hitzen aurreko antidoto onena.

Advertisements