pertsuasioa edo limurtzea (1)

CASTELLANO | EUSKARA

“Uneren batean izan al da gure helburua entzuleak uxatzea edo gure aurka jartzea?”

Komunikazioa limurtzea da hein handi batean. Arrantzarako kanabera beti prest daukagu. Batzuetan informatu egingo dugu, entretenitu, sentsibilizatu, eta zeharka edo modu zolian limurtzen ari gara. Diskurtso limurtzaileak entzuleen sinesmenak aldarazteko edo entzuleak ekintzara motibatzeko diseinaturik daude.Diskurtso limurtzailearen helburua zerbait sinestaraztea edo norbaiti ekintza bat eginaraztea da.

Atal honetan bereziki aipatuko dugu ekintzara bultzatzea xede duen pertsuasioa. Kontua ez da konbentzitzea, enpatizatzea, nirekin egon daitezen. Helburua da eurek zerbait egin dezaten, ekintzara jo dezaten. Hobe da gonbidatzea, gogoz kontra eramatea edo bultzatzea eramatea baino, horrek pertsonengandik urrundu egiten gaitu eta. Gonbidatu derrigortu gabe, etortzeko, eskatzen dieguna egiteko edo beste bide bat hartzeko askatasun osoa eskainiz.

Arrazionala gehi emozionala

Orokorrean batu egin nahi dugu, atxikipenak bilatu, gure ideiak ondo jaso daitezela, hau da, kanabera beti arrantzan egiteko prest. Hein batean edo bestean, oro har, interbentzio guztiek limurtzea dute helburu; batzuetan, zuzenean joaten dira ekintzara, besteetan, erein egiten dute, gogoetara bultzatu, sentsibilizatu…

Honakoan, informazioa eman eta ideiak azaltzeaz gain, ekintza bat bultzatzeko sentsibilizatzen ahalegintzen denaz arituko gara. Arrazoizko erreakzioak (burmuina) eta afektibo eta emozionalak (bihotza) aldi berean eragitean datza. Arrazoiak eta afektibitateak batera joan behar dute mintzaldian.

 

maya-e

Kontuz halakoak esatearekin: Zuek konbentzitzera nator…”, “hau edo hori egiteko limurtu egin nahi zaituztet”, “pentsatzen duzuen hori ez da zuzena”, “oker zaudete…:”, “ni-zuek…”.

Advertisements