bio

CASTELLANO | EUSKARA


Diman (Bizkaia) jaio nintzen, Arratiako Eskualdeko herri txiki batean. Baserri-giro klasikoan hazi nintzen. 10 urte nituela Tolosara (Gipuzkoa) joan nintzen barneko ikasle fraide ikastetxe batean, Padres Sacramentinos. Bizitza esperientzia paregabea izan zen, zeinena oso oroimen polita baitut. 1975Ean Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasten hasi nintzen, eta 1983an lizentziatu nintzen; gorabehera anitz bizi eta gero, urte eta erdiko soldadutza barne. Urte oso zalapartatsuak izan ziren bai politikoki eta baita sozialki ere.
1983ko azaroan nire bizitzako lan esperientzia hasi zen, 19 urte irandu duena. EHNE deituriko nekazaritza eta abeltzaintza elkartean izan zen. Parte-hartze handia, konpromiso handia eta ikastaldi handia. Orduan jaio zen jendaurrean ahoz komunikatzeko eta aurkezteko nire bokazioa. Bilera txikiak, denetariko asanbladak, manifestaldiak, presntsaurrekoak, irrati eta telebista elkarrizketak, e.a., nire benetako unibertsitatea izan ziren. Limurtzea, informatzea, konfrontatzea, negoziatzea, gatazkak kudeatzea, e.a. ziren praktika ohikoak, eta horrek nire komunikatzaile formakuntza finkatu zuen. Elkartea nahasmenduaren erdian utzi banuen ere, horietatik asko ikasi nuen eta nire esperientzia EHNEn oso miragarri oroitzen dut. Esker handia zor diet elkarteari eta bertako jendeari haiek emandako guztiagatik. Bertan jarraitzen dute gaur egun ere nire lagun handienetako asko.

Bitartean Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Telebistak antolatutako Irrati eta Telebista komunikatzailei buruzko master bat egin nuen. Pedro Mendive ezagutu nuen, komunikatzaile formatzaile handia, egiten zuena behatu eta eta gero pausua eman nuen 2004aren hasieran. Jada hamar urte dira jendaurrean hitz egiteko ikastaroak ematen ditudala. Coaching eta PNL (master-trainer) bezalako formakuntzek, birziklatze etengabeak eta batez ere praktikak eta esperientziak gero eta gehiago gustatzen zaidan lanbidea finkatzen lagundu didate. 2013ko amaieran kaleratutako liburuak, Jendaurrean hitz egitea Anaya editorialaren eskutik, ikuspen handiagoa eman dit eta dudarik gabe momentu profesional oso onean nago.
Jendeari kofiantza eta autoestimua indartzen laguntzen diot, jendaurrean ondo hitz egiteko gai direla frogatzen laguntzen diot. Nire erronka handia ikastaroetan giro egokia sortzea da, nire ikasleek haien bertsio onena eskaintzeko eta daukaten gaitasun osoa nabarmentzeko. Haiekin ongi pasatzen dut, lan esperientzia ahazgabeak kontatzen dizkidate, haien egunerokoarekin erlazionaturiko gai profesionalak praktikatzen dituzte, bideokamara aurrean zelan jartzen diren eta igerilekura botatzen diren ikusten dut. Dudarik gabe pribilegio paregabea da urtero ehundaka pertsonek formakuntza orduak nirekin partekatzea.


Norentzat egiten dut lan                                                          Hemeroteka

Advertisements