bloga

Metaforak

CASTELLANO | EUSKARA


“Metaforek ideiak argitzeko eta grabatzeko balio dute, eta mezua hobeto helarazten da”

Apaingarria baino gehiago

Irudi erretorikorik ezagunena da. Metaforak benetako termino bat irudimenezko beste batekin erlazionatzen du; ispilua deitzen zaio, eta antzekotasuna dute. Pertsonaren barrualdera iristeko egokia da, giro egokiagoa sortzen baitu.

Metafora bat erabiltzea ez da apaingarri hutsa edo diskurtso batean jolasgarri hutsa izango. Ondo aukeratu eta erabilitako metafora baten indarrak hedadura handiagoko komunikazioa lortzeko bidea izan behar du, emozioak, oroitzapenek eta arrazonamenduek entzulearengan eragin behar dute, eta horrela, metafora erabili izan ez balitz baino arrasto sakonagoa utziko du haren memorian. Esaterako, “ipini pilak”, “ia zerua ukitzen dut eskuekin”, “Koldo jakinduria-iturri amaigabea da”, “denbora urre-gorria da”, “azterketa lupaz behatu zuen”…

Baten batek gertaera edo iritzi bat jakinarazten duenean, baliteke entzuten ari zaionarengana ez iristea, batez ere entzuleak jasotzen duen mezua berezko duen inongo interes edo sentipenekin loturarik ez badu. Baliteke entzuten ari dena ulertzea, baina arrazoiaren mailan geratuko da eta baliteke gogoan gordeko duen guztia izatea mezua logikoa eta adimentsua zela. Geroago oroitzapen horretara iritsi nahi badu, ahalegin handiagoa egin beharko du. Diskurtso batean metaforak erabiltzeak edukirako irispidea zabaltzen du, eta gainera, komunikazioa interaktiboa izatea lortzen du. Komunikazio horretan sartzea lortu behar dugu, entzuten ari den horri erantzuna ematea, isilean bada ere.

Egokiak dira ikasteko eta gogoratzeko

Entzuleak informazioa jaso eta garuneko gune asko (bisuala, afektiboa, oroitzapenak, ondorioak, elkartzeak, etab.) aktibatzeaz gain, prozesu hori asebetetze sentsazioarekin bete du, mezua dezifratzeko gai izan delako: azken mezua berea izango da. Berak bere kabuz “destilatu” du esanahia. Berak, bere kabuz “esan” berri du mezuaren edukia. Garrantzitsuena da ilustratu, komunikatu edo indartu nahi den horren eta metaforaren edukiaren arteko translazioa tarteko puntu batean mantentzea: ez du izan behar ulertzen oso zaila, baina ez eta oso begi bistakoa ere.

Irakasle onek, betidanik, ikasleek aldez aurretik ulertua zuten zerbaitetan oinarritu izan dira ideia berriak ulertzen laguntzeko. Zuk ere baliabide hori erabil dezakezu zure aurkezpen eta diskurtsoetan. Errealitate konplexu edo abstraktuak eguneroko kontzeptu bailiran azal ditzakezu.

Jadanik badakigun zerbaitekin nola erlazionatzen den asmatuz ikasten dugu zerbait berria. Elkarren arteko konexioa zenbat eta argiagoa izan, orduan eta errazago eta erabatekoagoa da ikaskuntza. Entzuleei konexio bat eskaintzea metaforaren bidez irakasteko hasiera baino ez da; izan ere, pertzepzio eta azalpen berriak sortzeko pentsamendu-eredua eskaintzen dutelako. Hitzaldi osoan zehar metafora bera aipa daiteke behin eta berriz, aberastu eta metaforan aipatzen den errealitatearen alderdi berriak azaldu. Metafora onak sortzaileak dira. Metaforek ezagutzen duguna eta ezagutzen ez duguna konektatzen dute, ezagun zaiguna berriarekin.

Analogia edo konparazioa metafora mota erraz eta erabilgarria da. Konparazioek antzekotasunak erakusteko kontzeptua ilustratzen dute. Oro har, “bezala(koa)” edo “…ren berdina” adierazpenak dituzte. Esaterako, “Aurkezpenetan istorioak erabiltzea, sukaldean oliba-olioa erabiltzea bezala da”, “haren interbentzioa belarrondoko bat bezala izan zen”.

Amaitzeko, metafora mota asko dago, objektuak, anekdotak, ipuinak, erreferentzia zientifikoak, etab. erabil daitezke.

“Metaforaren bidez, gauza gatazkatsuak edo ezezagunak gertuko edo ezagun balira bezala jasotzen dira”

Emmanuel Lizcano

Advertisements

Ausar zaitez eta kontatu istorio bat

CASTELLANO | EUSKARA


“Konta iezadazu bidaia, ez erakutsi agentziaren katalogoa”

1. Gehiagotan erabili beharreko aukera

Aurkezpen bat azaltzeko aukeretako bat da istorio bat kontatzea. Ez gaude horretara ohituta. Gauzak aurkezteko gure modu logiko eta arrazionalean oinarri oinarrizko aldaketa da. Erosoago sentitzen gara gure aurkezpen klasiko eta profesionalekin. Gure istorioa bihotzetik kontatzeak deseroso sentiarazten gaitu, entzuleen aurrean biluzten ari garela sentitzen dugulako. Aurkezpen bat ez da dokumentu hila. Aurkezpen bat komunikazioko ekintza bizia da, eta bertan, pertsona batek bere istorioa edo beste edozeinena kontatzen du barru barrutik, nork bere problema eta kezkak dituzten pertsonek osatutako entzuleriaren aurrean.

Gizakiok geneetan daramagu komunikatzeko premia eta orain dela oso gutxira arte, hori egiteko modu bakarra ahoz izaten zen, istorioen bidez. Bizitza osoa ematen dugu istorioak kontatzen eta entzuten: lanean gertatutako gauzak, mendira joan ginen hartan gertatua; auzokideen bilera hura… Elkarrekin erlazionatzeko eta mundua ulertzeko tresna naturala dira istorioak. Istorioak dira sortu den komunikazio-tresnarik indartsuena. Anekdotak istorio laburrak interbentzioan zehar banatzeko modua dira.

2. Egiazkoak eta gaiarekin loturikoak hobe

Gaiarekin zerikusi zuzena eduki behar dute, eta egiazkoak izan behar dute. Eraginkortasun handiko komunikazio-teknikak dira; eta ondo erabiliz gero, jendea adi-adi egotea lortzen dute. “Mugitzen” diren ideiek arreta pizten dute. Entzuten ari garena “ikusten” ari gara. Emozioak ukitzean, entzuleek errazago jasotzen dute, eta joera handiagoa du zurekin bat etortzeko. Beste alde batetik, kritika desaktibatzen dutela dirudi; eta horrela, entzuleek zure iritzia ihardukitzeko argudioak aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira.

Erabakiak emozionalki hartzen ditugu, eta gero arrazionalki justifikatzen ditugu”.

3. Gustuko ditugu istorioak

1b

Jendeak oso gustuko ditu istorioak. Istorioen bitartez irakasten, ikasten eta sinesten dugu. Norberaren esperientziek izena ematen diote interbentzioari, marka propioa alegia. Hobe da norberaren esperientziak erabiltzea, besteenak baino. Finean, istorioek:

  • Atentzioa erakartzen eta interesa pizten laguntzen dute.
  • Informazioa, emozioa eta enpatia helarazten dute.
  • Ideiei bizitza eta poza ematen diete, eta aurkezpena janzten laguntzen dute.
  • Naturaltasun handiagoa eskaintzen dute. Adierazkortasuna, intonazioa, eta. hobetzen laguntzen digute.
  • Ulermena eta oroitzapena sustatzen dituzte. Barneratzeko errazak dira.
  • Hobeto gogoratzen dira istorioak datuak baino.
  • Argudioei kaudimena eta sinesgarritasuna ematen diete.
  • Entzuleekiko lotura handitzea eragiten dute.
  • Aurkezpena erakargarriagoa bihurtzen dute.
2

“Hizlari eraginkorrak hiru ezaugarri ditu: logikaz arrazoitzen du, gizakion izaera ulertzen du eta emozioak ulertzen ditu” Aristóteles

4. Prestaketa berezia eskatzen dute

Aurkezpena prestatzeko erronkarik handiena istorioa nola sortu pentsatzea da, ez dugulako jendaurrean istorioak kontatzeko eskarmenturik. Batzuetan erraza izango da, kontatu nahi dugun horrek berez erraz jarraitzeko moduko egitura duelako. Baina, nola kontatuko dugu istorio bat aurkezpena proiektu baten sustapenari edo produktu baten salmentari buruzkoa bada? Are gehiago, nola kontatuko diogu istorio interesgarri bat entzuleria konkretu bati?
Aurkezpen bat istorio baten modura egituratzeko galderak, intrigak planteatu behar dira, zer gertatuko ote den irrikari eutsi behar zaio, eragozpena nola gaindituko ote den, ustekabe horretatik nola irtengo ote den… Ikus dezagun nola egituratzen den istorio bat, eta horretarako, istorio horren atalak zein diren ikusiko dugu lehenengo:

  • Sarrera: pertsonaien eta egungo egoeraren aurkezpena, testuingurua.
  • Korapiloa: trama nagusia, pertsonaiei gertatzen zaizkien istorioek hortxe dute lekua. Problemaren, eragozpenen aurkezpena.
  • Askaera: emaitza, ahal dela, positiboa. Konponbidea. Onurak. Irakaspena. Ondorioa.
3

“Istorioek aparteko boterea dute jendearen bihotzak, pentsamenduak, oinak eta diru-zorroak narratzaileak nahi duen norabidean mugiarazteko” Peter Guber.

Probak- ebidentziak: Baieztapen eta argudioen oinarria

CASTELLANO | EUSKARA


Kaudimena eta arrazoiaren ildoa

Izaki arrazionalak eta emozionalak gara. Gure entzuleen garunera iritsiko diren aurkezpen arrazionalak, logikoak, profesionalak egiteko prestatu gaituzte. Argudio-bilaketa gehiago zaindu beharko litzatekeen komunikazio-baliabideetako bat da. Nahiko kontuan hartzen direla esango nuke, horretarako prestatu gaituzte, eta gehiago findu beharko dugu, besterik ez. Aurkezpenaren ildo arrazionalaren parte dira. Kaudimena eta sinesgarritasuna ematen diete. Probak, argumentuen oinarria dira. Baina kontuz… logikoaz, arrazionalaz eta intelektualaz soilik janzten baditugu, aurkezpenak herren geratuko dira sarritan. Alderdi emozionala falta zaie, jendearen bihotzera heltzea, alegia.

Proba:

  • Probak argitu egiten du, eta ideia ulergarriago bihurtzen du.
  • Zabaldu egiten du.
  • Egiaztatu egiten du, eta bistakoago bihurtzen duenez, benetako ondorioetara iristea ahalbidetzen du.

Proba bat ona da hura gabe baieztapen bat onartzerik ez dagoenean, zalantzan jarri ezin denean, eta baieztapenaren eta probaren arteko erlazioa argia eta baliagarria denean. Probetan oinarrituriko ideia edo jarrera bat errazago onartzen du jendeak; batez ere balio erantsi nahikoa eta balio espezifiko aintzatetsia baditu.

“Argudioek begi bistakoak eta sendoak izan behar dute, eta argi, erraz eta biribiltasunez esan behar dira”

Hainbat proba-ebidentzi mota

Ikus ditzagun probak aurkezteko hainbat aukera:

  • Datuak eta estatistikak: Garrantzitsuena ez dira zenbakiak, haien testuingurua eta esanahia baizik, entzuleek ikusterik izan dezaten. Zifrak aurkezten dituzunean, saia zaitez zehatzak izan daitezen: erabili irudiak zifrak adierazten eta buruan gordetzen laguntzeko, erabili analogiak, adibideak. Datuek gutxi, onak eta ulergarriak izan behar dute, objektiboak, sinesgarriak eta iturri onetatik etorriak. Estatistikak eta datuek sinesgarritasun handia ematen diote interbentzioari. Testuinguruan ondo kokatu behar dira, eta esanahiz jantzi. Adibideek hurbilekoak eta egungoak izan behar dute. Ikus-entzunezkoen erabileran, datuen aurkezpenari eta informazio kuantitatiboari buruz hitz egitean sakonduko dugu gaia.
  • Proba teorikoak: jarduera intelektualaren ondorioa dira, eta ikusten ditugun datuak azaltzeko erabiliko ditugu.
  • Adituen probak: jarrera jakin bat defenditzen duten pertsona ospetsu eta inpartzialenak.
  • Analogiazkoak: konparazioa dute funtsa.
  • Lekukoak: inpartzialak, sinesgarriak, hurbilekoak badira.
  • Egiaztapen fisikoa: esaterako, produktu baten prestazioak ikustea.
  • Logikoak: premisak benetakoak badira, ondorioa ere benetakoa izango da. Kausa-ondorio lotura.
probak

 

“Arreta munduko ondasunik preziatuena da. Ez da ez erosten ez saltzen, maileguan uzten da”

Adibideak

Adierazgarriak, osoak eta kontra esaten zailak direnean. adibideak ematea sinplifikatzea da, ulergarri bihurtzea, hurbiltzea… Adibideak adierazpen orokor eta objektiboak ilustratzen edo azaltzen dituzten baliabideak dira. Orokorra ulertzen laguntzen dute. Entzuleei zehaztasunak ematen dizkiete, eta adierazpen orokor bati esanahia eransten diote. Adierazgarriak izan behar dute, zehatzak eta ulerterrazak, jendearengan irudi argia sortzeko.

Zehaztasuna

Generikoa eta abstraktuaren ordez, hizkera zehatza, sinplea, indartsua, adibide zehatzekin eta bisualiza daitekeena. Esaterako, “negoziazioan hainbat gauza lortu ditugu” esatea, eta “prezioaren % 20ko murrizketa eta 120 eguneko ordainketa epeak lortu ditugu” esatea, ez da gauza bera.

Aurkezpenean asmatu

  • Hasteko, entzuleekiko eremu komunak eta kointzidentziak bilatu.
  • Ahalegindu informazioa, probak, eta iritzia ez nahasten.
  • Askoz gehiago limurtzen gaituzte, oro har, gure kabuz aurkitzen ditugun arrazoiek, beste batzuek iradokitzen dizkigutenek baino.
  • Hitz egiten duenaren hipotesiek eta argudioek entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten balio behar dute.
  • Konbentzimendua sendoa da guk geuk erdiesten dugunean. Informazio ona, beraz, giltzarria da.
  • Eta, jakina, esaten dugunaz konbentziturik egon behar dugu, eta sinesgarritasuna eduki, zintzotasunak eragindako efektua baita.

Edozein interbentziotan dira garrantzitsuak probak, baina ideiak defenditu behar ditugunean, eztabaidetan, eta abarrean are garrantzitsuagoak. Itxiera da arrazoizko ondorioetarako unea. Den moduan esan behar da, premisetan galdu gabe.

Hizkera argia eta erraza

CASTELLANO | EUSKARA


Kontuz ibili hizkera korporatibo, espezializatu eta profesionalarekin

Kimatzea eta laburtzea zaila da, baina are zailagoa da hizkera korporatibo/profesional/espezializatutik ihes egitea. Kontuz ibili hitz tekniko edo ulergaitzekin, jargoi ezezagunekin, anglizismoen gehiegizko erabilerarekin. Oro har lengoaia profesional eta korporatiboak (irakasleek, abokatuek, ingeniariek, medikuek erabili ohi dutena) oso gutxi komunikatzen du. Lengoaia espezializatua gehiegikeriaz erabiltzen da, eta gaian adituak direnak ere aspertu egiten ditu. Profesional espezializatuek elkar aspertzen dute. Sarritan, aurkezpen modu hori hautatzen dugu komunikatzaile gisa ditugun gabeziak ezkutatzeko. Lengoaia horretan eroso sentitzen gara, eta ez gara ausartzen gure entzuleek erabili ohi duten lengoaia erabiltzera.

1e

Maisuen berniza eta indarra handikeriarik gabe

Argitasuna maisuen berniza da:

  • Argi eta garbi azaldu ezin den ideia bat ez da jendeari luzatzeko ideia ona.
  • Ulertu ezin den hitza hitz txarra da.
  • Jendearen hizkera bera erabili.
  • Hitzik ulergarrienak erabiliz soilik lortuko duzu zure mezua entzule gehienengana helaraztea.
  • Egokitu zure hizkera; argia eta erraza izan behar du. Horregatik ez du kalitatea edo intentsitatea galduko. Beste gauza bat baita arrunkeria, baldarkeria, tabernako solasaldia…

“Ondo hitz egitea argitasunez pentsatzea eta adieraztea da”

2e

Xumetasunak dauka indarra, erakuskeriarik gabe:

  • Zer dakigun erakusteko al gaude hor? Edo modu eraginkorrez komunikatzeko, gu nabarmen geratu beharrean jendeari zerbitzu egiteko?
  • Sinpletasunarekiko beldur profesionala dago. Oso tentagarria da zer adimentsuak, zer adituak garen eta zer ondo prestatuta gauden erakustea.

Sinpletasuna eta laburtasuna: bidai bereko bi ezaugarri

CASTELLANO | EUSKARA


“Sinpletasuna da sofistikaziorik handiena”

Anplifikatzeko, sinplifikatu

Sinpletasuna argitasun-desio zentzuduna da, funtsezkora mugatzeko desioa. Baliabide berberekin ahalik eta eragin handiena lortzean datza. Lengoaia, ikus-entzunezkoak, eszenaratzea etab. erabiltzeko balio du. Ez da erraza, inondik inora. Oso zaila da hori lortzea. Erraz bihurtzeko, lan handia egin behar da. Ez da “sinple” edo sinplistarekin nahasi behar. Diskurtsoaren formulazioa askoz gehiago fintzera behartuko gaitu. Liburu mardul bakoitzaren barruan, irteteko borrokatzen den liburu mehe bat dago.

1

Den-dena ez da garrantzitsua ez lehentasunezkoa. Edukia funtsezkora murrizten du, puntu-gakoan, oinarrizko ideia edo mezuan finkatzen du.

  • Gutxiago… gehiago da.
  • Funtsezkoa ez dena zarata da.
  • Hitzaldi bat on bihurtzen duena ez da bertan garatzen den ideia kopurua, ideiak aurkezteko argitasuna baizik.
  • Laburtasuna komunikazioaren bertuteetako bat da.
  • Entzuleak ezin dira zigortu; zaindu egin behar dira.
  • Jendeak badaki antzematen haren denbora baloratzen duzula, errespetatzen duzula eta haien energia aurrezten duzula.
  • Daukazun denbora eta, batez ere, jendearen arreta mugatuak dira.
  • Esaten duguna entzuten ari denak ez dauka deskonektatzeko aukerarik.
  • Garaiz amaitzen jakitea bertutea da.
  • Beste guztia baztertu, eta harira jo.
  • Laburtasunak funtsezkoenean zentratzera, lehentasunak markatzera behartzen gaitu.
  • Jendea gogoarekin utzi behar duzu, eta ez enpatxuaz.
  • Oso zaila da hitzaldi laburra hitzaldi txarra izatea.

“Jendea aspertzeko sekretua den-dena kontatzea da”

2

Erabaki zaila da, baina kimatu eta moztu

Oso jende gutxi dago ideia onak sortzeko ideia askorekin lan egiteko eta, lan hori egin ondoren, gutxi eta kalitatekoa eskaini ahal izateko, zati bat baztertzeko erabakia hartzeko gai dena. Erabaki zaila hartu: baztertu dakizun guztia, eskura duzun informazio guztia, landu duzun material guzti-guztia. Erabili artaziak gupidarik gabe, eta kimatu beldurrik gabe. Aditu edo profesional gisa agertu nahia, eta gaiari buruz badakigula erakutsi nahia gehiegizko informazio bihurtzen da, eta horrek luzatu egiten du dena, eta jendea aspertu. Jendea aspertzeko sekretua den-dena kontatzea da.

3

Dena dela, eduki asko helarazi behar badira, komeni da saio luzeak saio laburragoetan banatzea, eta horretarako, irtenbide hauetakoren bat erabil daiteke: jendeari galderak egin, eztabaida bat piztu, anekdota edo pasadizo bat kontatu, bideo bat erakutsi. Atseden labur bat ere aukeran dago. Hogei minutu baino gehiago gelditu gabe hitz egitea kontuan hartu beharreko muga da. Gure interbentzioa “oxigenatzeko” modua bilatu behar dugu jendeak “arnasa har” dezan, eta arretaz entzuten jarraitzerik izan dezan.

 

 “Gutun luze hau idatzi dizut, laburrago bat idazteko astirik izan ez dudalako”

G. Bernard Shaw

Ikasi egiten da, eta oso erabilgarria da

CASTELLANO | EUSKARA


Jendaurrean hitz egiten ikasi egiten da. Hizkuntzaz jabetuta egotea, zer esan edukitzea eta ahozko komunikazioa eraginkor bihurtuko duten hainbat teknika ezagutzea besterik ez da behar. Arrazoi hauengatik:

  • Jendaurrean ondo, eraginkortasunez, hitz egitea, ez da pertsona ausart edo pribilegiatuentzat, unibertsitate titulua dutenentzat edo prestakuntza jakina dutenentzat soilik. Pribatuan komunikatzeko gai denak jendaurrean ere egin dezake.
  • Kontua zein da: hizlari aparta izatea ala eraginkortasunez adieraztea?
  • Hori lortzen duena konturatuko da oso erabilgarria zaiola eguneroko bizimoduko erronkei, gatazkei eta aukerei nagusitasun-sentsazio berriekin aurre egiteko.
  • Jarraibide hau, gainera, baliagarria da guztientzat, ogibidea zeinahi dela ere: irakasle, arkitekto, injineru, abokatu, mediku, zientzialari, politiko, jurista, zuzendari, kazetari, artista, komertzial, enpresaburu, sindikalista, auzoko presidente…
  • Zein jarduera edo lanbidetan ez da jendaurrean hitz egin behar noiz edo noiz?

“Hizlari ospetsu guztiak izan ziren komunikatzaile txarrak hasieran”

Ralph Waldo Emerson

Kontuan hartu beharreko funtsezko elementu batzuk dira honako hauek:

  • Hondotik abiatzea, hau da, gaiaz, formaz, komunikatzeko moduaz jabetzea, funtsezkoa da. Ondo hitz egiteko sekretua diziplina eta lana dira. Inspirazioa eta lana, lana eta inspirazioa dira sormena.
  • Jendaurreko komunikazioaren arrakastaren hein handi bat gogo bizian dago. Gogo bizia kutsatu egiten da. Bizirik egon behar dugu jendea biziarazteko. Gogo bizia igorri egiten da, monotonia eta gogaitasuna bezalaxe.
  • Alderdi emozionala. Sentipenak piztea da, hein handi batean, hizketan ari dena da entzuleengan eragiten duenaren erantzulea, eta horren araberakoa izaten da arrakasta edo porrota. Sentitzen dena adieraztea ahultasunaren adierazle gisa hartu izan da luzaroan, eta horregatik egiten zaigu hain nekeza gure emozioak adieraztea.

Laburbilduz: Gaia menperatzen duzu? Prest zaude lanean jarduteko?Auditorioaren muina ikutu nahi duzu eta haien burmuinera eta bihotzera heldu?

Gogoratu: Ikasi egiten da eta oso erabilgarria da. Nik irakatsi diezazuket.

Autonomia. Segurtasuna. Autoestimua.

CASTELLANO | EUSKARA


Zer gertatzen zaigu zerbait esan nahi dugunean eta ez garenean ausartzen?; norbaiti zerbait galdetu nahi diogunean eta segurtasun faltagatik ez dugunean egiten?; zerbait esateko dugunean edo norbaitek esandagoari kontra egi nahi diogunean eta ez dugunean egiten?; jendaurrean aurkezpen edo hitzaldi bat egiteko aukera ematen digutenean eta beste pertsona batek gure ordez egiten duenean guk ez dugulako gure burua gai ikusten horretarako? Iriztea, egiaztatzea, kontra egitea, azaltzea, informatzea, limurtzea, partekatzea, eta abar gustatuko litzaiguke eta isildu egiten gara. Zelan sentitzen gara? Erantzuna frustrazioa da.

Ondo komunikatzen duen pertsona, pertsona:

  • Autonomoagoa eta independenteagoa da? Ziurragoa? Bai. Eta ez bakarrik komunikatzerakoan, baizik eta bere bizitzaren beste alderdi batzuetan ere. Barruan daramadana ateratzeak, esateak, azaltzeak, e.a. pertsona autonomoagoa eta ziurragoa egiten nau.
  • Pentsamendu askatasun handiagoa duena? Bai. Komunikazio prozesuan elkarrekiko aberastasuna sortzen baita, beste ideia batzuk ateratzen dira, partekatzen dira, egiaztatzen ditut, gainerakoei entzuten diet, hausnartzen dut… Ahozko komunikazioaren edo hizkuntzaren bidez kanpora ateratzea; burmuinean dudanak ideia berrietarako, aldaketarako, esperimentaziorako, eta abarrerako espazioak irekiko dizkit.
  • Autoestimu pertsonal eta profesional handiagoa duena? Bai. Kalitatezko komunikazioa eta autoestimua hodi elkar komunikatzaileak dira. Nire komunikazioa hobetzen badut, nire autoestimua hobetzen dut eta, hortaz, nire bizitza kalitatea. Orduan, pena merezi du gaitasun sozial hau lantzeak?

Eta zein da pertsona baten bizitza profesionalean duen erabilgarritasuna? Komunikazio gaitasunak dituzten pertsonak bilatzen dituzte enpresek? Heltzeko eta hazteko aukera al da? Non ikasi beharko genuke hori egiten? Gaurko formakuntzak ezagutza ematen digu, eta berau sozializatzekoa, saltzekoa eta transmititzekoa?

Komunikazio gaitasunen artean, jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea horietariko bat da. Gure eskuetan dago gaitasun hau menperatzea. Jendeak hau hobeto egitean datza nire lana eta zortea da. Hobeto egitea lortzen dutela ikusten dudanean gogobetetze maila izugarria da. Esan baietz jendaurrean hitz egiteko aukera eskaintzen dizutenean.

#jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea; #ikus-entzunezko profesionalak eta erakargarriak aurkezpenetan; #coaching komunikazioan

Badu ahozko komunikazioak merezi duen tokia?

CASTELLANO | EUSKARA


 Inork ez du dudan jartzen gaitasun sozialen garrantzia pertsonala eta profesionala. Horietariko bat ahozko komunikazioa da eta bertan jendaurrean hitz egitea dugu. Badute nahikoa tokia formakuntza arautuan? Ehundaka profesional aurkitzen ditut; gizonak eta emakumeak, haien materien jakintza maila handiarekin, baina horiek helarazteko eta saltzeko gaitasun  eskasarekin.

Gradu Amaierako Lana aurkeztu beharreko karrera bukaerako unibertsitate ikasleekin esperientzia dut eta ez dakite zelan egin. Oso gaizki pasatzen dute. Abokatutza Masterra egiten ari diren eta izatekoak diren abokatuak ditut ikastaroan egiten ditugun praktikekin sufritzen dutenak eta ia lehenengo aldiz ahozko ondorio txoten bat aurkezten dute. Hau da, jakintza maila handiko baina gaitasun sozial eskaseko pertsonak dira. Eta gero ikusten dute lan elkarrizketak, jendaurreko aurkezpenak ikus-entzunezkoekin, negoziatzea, gatazken kudeatzea, bileren dinamizazioa, taldean lan egitea, e.a. egin behar dituztela, eta urduritasunak, beldur eszenikoa eta konfidantza eta autoestimu falta askotan ageri direla, haien gaitasun komunikatiboa ahulduz.

Eta azkenean lortu egiten dute, gaizki pasatuz, akatsak eginez, saiatuz, formakuntza osagarria jasoz, ausartuz… Ondo legoke lurreratze hori hain derrigorrezkoa ez balitz eta hezkuntza sistemak bizitza errealerako hobeto prestatuko balitu. Pertsonalki nik lan gehiago izaten jarraituko dut gauzak horrela jarraitzen badute. Baina nire eginkizuna argia da:  gaitasun sozialak, ahozko komunikazioa, geletan gehiago sartzeko borrokatzea.

Egia da urratsak ematen ari direla. Eskoletako, institutuetako, unibertsitateetako ikasleek ahozko aurkezpenak egin behar dituzte gero eta gehiago. Unibertsitate batzuek formakuntza hau nahitaezko edo hautazko ikasgai gisa eskaintzen dute. Batzuek birziklatze ikastaro laburrak eskaintzen dituzte edo masterretan moduluak gehitzen dituzte. Indartu beharreko lerro egokia da, dudarik gabe. Ikas-prozesua hitz egitean, praktikatzean, debatitzean datza.

Ahozko komunikazioari buruz idatzi nahi dutenentzako blog irekia

Pertsona askok gure ahozko komunikazioa hobetzeko ekarpen oso erabilgarriak eta praktikoak. Helburua ez datza bakarrik tresnak eskaintzean, baizik eta hauek indartzean eta hauei prestigioa ematean. Nire bloga zuentzat irekita dago. Gonbidatuta zaudete. Bakarrik idatzi eta bidali behar didazue. Gutxi barru blogan azalduko dut argitaratu beharreko artikuluen kontu praktikoak: gutxi gorabeherako tamaina, edukiak, eta abar.

Animo eta idaztera, ahozko komunikazioak merezi duen tokia izan dezan.

Ikastaro irekiak

CASTELLANO | EUSKARA


PDF DESKARGATU

Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea

IKASTARO IREKIAK

Durango
AED-DEEk antolatuta
Datak: Apirilak 13, 20, 27 eta  maiatzak 4
Ordutegia: 16:00-19:30
Tokia: Durangon, AED-DEEren egoitzan
Kostoa: 210 euro AED-DEEko kideak. Besteak 250 euro
Hizkuntza: Erdara
Kontaktua
Estibaliz López: estibaliz@dee-aed.com;
618 620 361

Aurkezpen kaskarren lau ezaugarri klasiko

CASTELLANO | EUSKARA


Eginkizuna: Kaskarkeriari aurre egitea ahozko komunikazioan

Jendaurrean egiten diren aurkezpen gehienak kaskarrak dira. Batzuk penagarriak. Eta gutxi batzuk paregabeak. Aurkezpen kaskarren lau elementu klasiko azaldu nahiko nituzke:

1. 1. Gehiegizko informazioa

Hurrengoa da sustraituta dagoen ideia: “Asko kostatu zaigu edukiak ezagutzea eta menperatzea, informazioa pila bat dugu eskura, izugarri prestatu gara… Zergatik ez dugu dena esango???”

Oso zaila da ezagutzen eta menperatzen dugun horren zati bati uko egitea. Askotan jendeak pentsatzen du: ”behintzat argi geratuko da profesional ona naizela, gaian aditua, eta nigan jarri duten konfidantza merezi dudala.” Gero gertatzen da ”jendea aspertzearen sekretua dena azaltzerakoan datzala”

2. Hizkuntza korporatiboa

Erreztasun handiz gure hizkuntza profesionalean, espezializatuan eta korporatiboan babesa aurkitzen dugu. Berriz ere, gaia ezagutzen eta menperatzen dugula erakutsi nahi dugu. Modu honetan, halako hizkuntza menperatzen ez duen publikoarekiko beharrezkoa ez den distantzia hartzen dugu eta publiko artean gaia menperatzen dutenen artean ez oso erakargarri suertatuko da.

Askotan gure komunikatzaile akatsak ezkutatzeko eta guretzat erosoa den egoeran geratzeko egiten dugu.

3. Ahots-tonu neutroa, energia gutxirekin

Gehiegizko uniformizazioa dago aurkezpenetan, eszeneratzean, egiteko moduan; gure pertsonalitatea disolbatuta geraturik. Indar gutxiriko ahots neutro-profesionala, erregistrorik gabekoa, monokordea, txinpartarik gabekoa. Berriz ere, erosotasuna bilatzen dugu, baita oharkabe igarotzea: “Konplitu dut…”

Hau da, edozein lokartzen duen asperraldia. Agian erronkarik handiena da, praktika eta entrenamendu gehien eskatzen duena.

4. Power Pointa (edo antzekoa) testuz gainezka

Ikus-entzunezkoen arazoa haien erabileran datza. Tresna ona da, baina gaizki erabiltzen da, eta ez da beti beharrezkoa. Gehiezgizko testua, pantaila begiratzea, erdi errepikatzea edo irakurtzea, gehiegi betetatko taulak, datuz beteriko grafikak,  hieroglifiko irakurgaitzak, e.a., eta orokorrean transparentzia gehiegi.

Hau guztia oztopoa da aurkezlearentzat, eta bere irudi kaskarra indartzen du, bere erosotasuna lehentasun bihurtzen delako. Gauzak horrela, jendeak deskonektatzen du, aurkezleak esaten duena ezin duelako entzun eta pantailan dagoena ezin duelako irakurri.

Kaskarkeriari aurre egitea nire erronkarik handienetakoa da, dudarik gabe. Eginkizun argia. Horregatik, nire ikastaroetan asko insistitzen dut argitasunean, laburtasunean, energian, berotasunean eta power point erakargarrian eta eraginkorrean. Blog honek helburu handienetakoen artean dauka kaskarkeria identifikatzea, horri aurre egitea eta buelta ematea proposamen eta tresna erabilgarrien bidez.

#jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea; #ikus-entzunezko profesionalak eta erakargarriak aurkezpenetan; #coaching komunikazioan