Hitz egitea

Ekintza-eskaera

CASTELLANO | EUSKARA

la acción-e

Ekintza-eskaera

Mintzaldi limurtzailea ekintzarako deiak definitzen du. Ondo proposatutako ekintza bat, lana ondo amaitzeko modua da. Entzuleei zerbait egin dezaten eskatu behar badiegu, zer esan dezakegu ekintzari buruz?

  • Posiblea, erreala eta zehatza izan dadila. Emaitza neurgarriak izan ditzala.
  • Entzuleen eskueran egon dadila. Data eduki dezala…
  • Lotu ekintza eta onurak, abantailak, aukerak.
  • Argitasun eta indar bereziarekin azaldu.
  • Interbentzioaren amaieran, azaldu duzunean, ez arrazoitu berriro. Hori egiteak sinesgarritasuna kentzen dio, eta entzuleak urrundu egiten ditu.
  • Hainbat ekintza badira, banan-banan proposatu, nahasterik ez eragiteko.
Advertisements

pertsuasioa edo limurtzea (2)

CASTELLANO | EUSKARA

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Zein ekintza proposatu nahi dut?

Zer nahi dut jendeak egitea?

Zein izan daitezke haiek ager ditzaketen eragozpenak?

Nire ekintza-eskaera zein arrazoi edo argudiotan oinarritzen da?

Ba al dut nire esperientzietan oinarritutako gertaera edo ebidentziarik?

Zergatik interesatuko zaie proposatuko dudana?

Emaitzak aurreikusterik badugu?

Proposatutakoa betetzen duenak, zer onura izango du?

Nola aurkeztuko dut ekintza?

Zer ustekabe gerta liteke?

luther-e

pertsuasioa edo limurtzea (1)

CASTELLANO | EUSKARA

“Uneren batean izan al da gure helburua entzuleak uxatzea edo gure aurka jartzea?”

Komunikazioa limurtzea da hein handi batean. Arrantzarako kanabera beti prest daukagu. Batzuetan informatu egingo dugu, entretenitu, sentsibilizatu, eta zeharka edo modu zolian limurtzen ari gara. Diskurtso limurtzaileak entzuleen sinesmenak aldarazteko edo entzuleak ekintzara motibatzeko diseinaturik daude.Diskurtso limurtzailearen helburua zerbait sinestaraztea edo norbaiti ekintza bat eginaraztea da.

Atal honetan bereziki aipatuko dugu ekintzara bultzatzea xede duen pertsuasioa. Kontua ez da konbentzitzea, enpatizatzea, nirekin egon daitezen. Helburua da eurek zerbait egin dezaten, ekintzara jo dezaten. Hobe da gonbidatzea, gogoz kontra eramatea edo bultzatzea eramatea baino, horrek pertsonengandik urrundu egiten gaitu eta. Gonbidatu derrigortu gabe, etortzeko, eskatzen dieguna egiteko edo beste bide bat hartzeko askatasun osoa eskainiz.

Arrazionala gehi emozionala

Orokorrean batu egin nahi dugu, atxikipenak bilatu, gure ideiak ondo jaso daitezela, hau da, kanabera beti arrantzan egiteko prest. Hein batean edo bestean, oro har, interbentzio guztiek limurtzea dute helburu; batzuetan, zuzenean joaten dira ekintzara, besteetan, erein egiten dute, gogoetara bultzatu, sentsibilizatu…

Honakoan, informazioa eman eta ideiak azaltzeaz gain, ekintza bat bultzatzeko sentsibilizatzen ahalegintzen denaz arituko gara. Arrazoizko erreakzioak (burmuina) eta afektibo eta emozionalak (bihotza) aldi berean eragitean datza. Arrazoiak eta afektibitateak batera joan behar dute mintzaldian.

 

maya-e

Kontuz halakoak esatearekin: Zuek konbentzitzera nator…”, “hau edo hori egiteko limurtu egin nahi zaituztet”, “pentsatzen duzuen hori ez da zuzena”, “oker zaudete…:”, “ni-zuek…”.

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (4)

CASTELLANO | EUSKARA


Ahotsa erabiltzeko aholku erabilgarriak

Ahotsaren inguruan aurretik esandako guztiaren osagarri, haien erabilera optimizatzeko erabilgarriak izan daitezkeen hainbat aholku eskaintzen dizkizuet:

  • Ozen eta gogor, ahots gardenaz, hasteak autoritatea, konfiantza eta gogo bizia adierazten du.
  • Esaldi laburrak eta garbiak erabili. Ebakera argia eta ahotsaren tonu ona errazten dute.
  • Oro har, esaldiak ozenki hasi eta, aurrera egin ahala moteltzea saihestu behar dugu, esaldiaren amaierak garrantzirik ez duela ematen baitu.
  • Ez ezkutatu tokian tokiko azentuak, baina saiatu ez exageratzen, ulermena bermatu behar duzu.
  • Jendaurrean hitz egin baino lehen, ahoko muskuluak berotu. Hainbat tonu eta bolumenetan egin. Mihia eta matraila bereziki tiratu. Jario handiagoa nabarituko dugu hasieratik.
  • Ahoari atseden eman, eta isilik egon une batez jendaurrean erabili ostean, aurrerago berriro hizketan jarraitu behar badugu.
  • Gorputza hidratatuta eduki behar da, lehor ez dadin, eta horretarako, aldez aurretik ura edan behar da.
  • Mikrofonoa ahotik distantzia berera eduki behar dugu beti, bolumena egokia dela egiaztatutakoan.
7

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (3)

CASTELLANO | EUSKARA


Etenaldi-isiluneak

“Isiltasuna da, hitzaren ostean, munduko bigarren ahalmena”

Etenaldi/isiluneak ahotsaren erabilera eraginkorraren barruan jaso ditugu, baina urrunago doan baliabidea da. Zentzua dute adierazpen-unerako egokiak badira. Ez dute oso luzeak izan behar, dosi txikitan eman behar dira, bestela pedantekeria izan daiteke. Zein da etenaldiaren eta isilunearen arteko desberdintasuna? Batzuetan sinonimotzat hartzen dira. Nik esango nuke, isilunea etenaldi luzeagoa dela. Isiluneetan jendeari begiratu behar zaio. Etenak eta lapsusak ez dira gauza bera! Zertarako balio dute etenaldiek edo isiluneek?

4

  • Entzuleekiko transmisioa eta erlazioa, gelditu beharrean, areagotu egiten da.
  • Arnasketa hobetzen eta abiadura mantsotzen laguntzen dute.
  • Ahotsaren erregistroan aldaketak egiteko aukera bikaina dira.
  • Esaldiaren erdian, enfasia ematen dute. Esaten ari garena indartzen dute.
  • Monotonia apurtzen dute, eta jakin-mina pizten dute.
  • Suspensea eragiten dute.
  • Pentsatzen eta entzuleak hobeto gureganatzen laguntzen dute.
  • Ideiak, sentipenak, arrazoiak igortzen dituzte.
  • Mintzaldiari emozioa ematen diote.
  • Entzuleak isilarazten dituzte.
  • Erantzunik ez duen galdera erretoriko baten lagungarri dira.
  • Eten baten ondoren jarraitzen laguntzen dute.
  • Baieztapen biribil bat nabarmentzen dute, mahai gainean kolpea jo behar izan gabe.
  • Azkeneko hitzak arreta handiagoarekin entzuteko prestatzen laguntzen dute.
  • Konfiantza, segurtasuna eta sinesgarritasuna helarazten dute.

Etenaldien erabileran trebatzeko, entretenimendu-ariketa ona da esaldi laburrak erabiltzea.

5

Kontuz makulu-hitzekin. Aurkezpenaren kalitatea murrizten dute, eta sinesgarritasuna kentzen diote. Etenaldi/isiluneak lapurtzen dizkigute, eta interbentzioari zarata eta iluntasuna besterik ez diote ematen. Horiek idatzi eta gidoi edo eskemarekin batera gure aurrean edukitzeak haietaz jabetzen eta kontzienteki desagerrarazten ahalbidetzen du. Batzuetan, hizlariak bere garunean bilatzen du ahoskatu nahi duen hurrengo hitza, eta isilune hori makulu-hitz adierazgarri edo soinuekin betetzen du: “ehh”, “hummm”, “mmm”… Prestatuta joan behar da eta ideia argiekin, horixe baita makulu-hitzen aurreko antidoto onena.

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (2)

CASTELLANO | EUSKARA


Tonua, abiadura eta bolumena bateratzea

Entzuleek ahalegin berezirik egin gabe jarraitu behar dute gure interbentzioa, hasieratik bukaerara. Monotonia saihesteko, ahotsaren tonua, abiadura eta bolumena moldatu eta egokitu egingo ditugu. Hitza biziarazteko modua da bolumenarekin jokatzea, gora eta behera eginez, entzumenaren mugen barruan, jakina, eta ahozko adierazpenaren abiadurarekin. Hitz garrantzitsuak hanpatzeak agintea ematen du eta konfiantza igortzen du. Gogo biziz hitz egin, eta errazago konbentzituko dituzu.

Ahotsaren bolumenak eskaintzen dituen adierazpen-aukerak, gama guztiak hartuta, altuenetik eutsienera, abiadurarekin eta tonuekin konbina daitezke, eta horrek oso emaitza onak eragiten ditu. Gure ahotsaren inflexio posible guztiei esker, esaldi edo hitz bati esanahi ezberdina eman diezaiokegu, ahoskatzeko erabili dugun enfasiaren arabera. Intonazio ona emateak zure gorputz-mintzaira desblokeatzen du.

2

Monotoniak ahozko adierazpenik ez edukitzea esan nahi du; izan ere, tonua eta bolumena konstanteak dira, hitzetik hitzera, ideia batetik bestera, esalditik esaldira desberdintasunik gabe. Hori gainditzeko, praktika eta entrenamendu kontzientea behar da. Saiatu exageratuz, era barregarrian eta tonuak eta bolumena aldatuz. Ohitura apurtzean, intonazio-askatasun pentsaezina lor daiteke. Malgutasuna lortuko dugu. Praktikatu, grabatu ahotsa, entzun eta nahi duzuna eta nahi duzun bezala esango duzu.

“Hanpatzea garrantzizkoena, funtsezkoa, oharkabean geratzea nahi ez duguna azpimarratzea baino ez da”.

Kontuz abiadurarekin, are gehiago, ebakera-arazoren bat badugu. Arineketan bagabiltza, zailagoa izango da mezua igortzea. Hobe da edukiak murriztea eta lehenestea, gauza gutxiago esatea baina enfasi eta ziurtasun handiagoarekin. Behar den abiaduran, erritmoari eutsiz, hitz egiteak, entzuketa errazteaz gain, zer esan behar dugun argitasun eta zehaztasun handiagoarekin pentsatzen lagunduko digu. Entzuleek ez dute ahalegin berezirik egin behar guk dioguna ulertzeko. Erraz egin behar dute.

3

Abiadura zaintzea eta erritmoa aldatzea bateragarriak dira. Abiadura egokia erabiliz, erritmo aldaketek kontraste egokia eskaintzen dute. Erritmoa aldatzeak zure hitzei melodia jartzen lagunduko dizu. Etenaldiek eta astiroago egiteak diskurtso koherenteago eta lasaiagoa izan dadin laguntzen dute, zure estresa eta entzuleena murrizten dute.

Gogo bizia aurkezpenari ematen zaion pasio edo emozioa da. Konbentzituta banago eta komunikatzeko zer baliotsua dudala uste badut, gogo biziz jardungo dut. Gogo biziak entzuleen arreta erakartzen du, eta ideiak hobeto gogoratzen laguntzen du. Gogo biziaren seinalerik nabariena ahozko adierazpena da, hau da, tonu, bolumen eta abiaduraren kontrasteak.

Ahotsa: zain dezagun gure tresna (1)

CASTELLANO | EUSKARA


Intonazioa, bolumena, ebakeraren argitasuna diskurtsoaren elementu gakoak dira. Ahotsaren bidez bizipoza, zintzotasuna, segurtasuna, gaiaren ezagupena igortzen dugu, baina baita guztiz kontrakoa ere. Ahotsa funtsezkoa da milioika pertsonaren lanbidean. Gure ahotsa gure hatz-marka bezain berezia da. Gugandik kanpora dugun enbaxadorea da. Gure izaeraren eta emozioen ispilu da.

Ondo arnas hartzea, hobeto berba egitea

Ahotsa hobetzeko arnas hartzen ikastea, airea sudurretik urdailera eramatea da. Eta horretarako funtsezkoa da arnasa hartzea. Arnas hartu, arnas hartu, arnas hartu… eta komunikatu egingo duzu. Jauzi kualitatiboa eman nahi badugu, gakoa arnasketa diafragmatikoa da. Praktika eta entrenamendu berezia behar ditu. Ahotsa zure laneko tresna bada, ahotsari inflexioa emateko, jaisteko eta igotzeko, hobe da diafragma erabiltzea, inoiz ez eztarria.

“Mezuak nire ahotsa den itsasontzian bidaiatzen badu, hark nire arnasa den ozeanoan nabigatzen du”

Diafragma kaxa torazikoan dagoen muskulua da; zabaltzean eta uzkurtzean huts-efektua eragiten du, eta indar abdominala erabiltzen du biriketara aire gehiago helarazteko. Arnasketa abdominalak diafragma erabiltzen du arnasa hartzeko eta ez bularra; eta hori da gure arnasketa, gure osasuna eta gure ahotsa hobetzen lagunduko digun oinarrizko arnasketa-teknika.

1

Gertatzen dena da modu naturalean bularretik hartzen dugula arnas, eta oso zaila da diafragma bidezko arnasketa natural bihurtzea eta ohituraz erabiltzea. Praktika asko behar da. Gure lanbiderako ahotsa ezinbestekoa ez bada, ahalegin handia eta entrenamendu asko behar da diafragma bidezko arnasketa modu naturalean erabiltzeko. Tarteko konponbidea dira abiadura egokia, etenaldiak, eta biriketan behar beste aire sartzea. Izan gaitezen errealista eta praktiko, eta optimiza dezagun gure ahotsa abiadura egokia erabiliz, etenaldiak egiten eta normaltasunez arnasa hartuz. Biriketan zenbat eta aire gehiago hartu, hobe.

Naturaltasuna, jarioa eta sosegua

Hitzek berez irten behar dute, eta arrapaladan doazelako itxura eman gabe, entzuleekin bat egitea ahalbidetuko digun erritmoan. Azkar hitz egiteak ez du ulermena errazten. Arinegi hitz egiteak hizlaria urduri dagoela erakusten du, eta ezinegona sortzen du entzuleengan. Aitzitik, mantsotasunak edo patxadak bizitasuna kentzen du eta logura eragiten du. Ahozko adierazpenak bateratu egin behar ditu jarioa eta sosegua, eta horretarako, etenak erabili behar dira esaldi batzuk azpimarratzeko, gogoeta eragiteko edo gai aldaketa adierazteko.

Ezagutzen al dugu gure ahotsa? Zer nolako ahotsa dugun eta hobetu egin dezakegula jakin behar dugu. Gorputz-mintzairaren atalean esan dugun bezala, horretarako formula egokia da gure burua grabatzea eta entzutea. Horrela, litezkeen akatsak atzemango ditugu, eta kasu bada, zuzendu. Terapiarik onena praktikatzea eta saiatzea da. Ahotsaren kalitatea funtsezkoa da.

Aldez aurreko saiakuntza

CASTELLANO | EUSKARA


Praktikak bihurtzen zaitu maisu

Entzuleen aurrean erdi prestaturik agertzea, erdi biluzik agertzea bezala da. Hitzaldiaren garrantziaren, entzule kopuruaren, gure interbentzioak komunikabideetan izango duen eraginaren arabera, oso gomendagarria da aldez aurreko saiakuntza egitea, aurkezpen osoa praktikatzea, eta bereziki hanpatzea “nola” egingo dugun, batez ere gorputz-mintzaira eta ahotsaren tonua, horien garrantzia berebizikoa baita hitzaldiaren arrakastarako. Horretarako, bene-benetan sartu behar gara hitzaldian, eta hori guztia bideo-kameraren aurrean, ez ispiluaren aurrean.

Entseguak egitea noiz den beharrezkoagoa eta zenbateko entseguak behar ditugun neurtzen jakin beharko dugu. Aldez aurreko saiakuntzak, honako honetarako balio izango digu:

  • Naturaltasuna eta bat-batekotasuna handitzeko.
  • Diskurtsoaren deklamazioa hobetzeko: ahotsa, gorputz-mintzaira, adierazgarritasuna…
  • Hitzaldiak behar duen denbora, gabeziak eta alderdi ahulenak zein diren hauteman, eta zuzendu ahal izango ditugu.
  • Ikus-entzunezko lagungarriak probatuko ditugu, berbaldian ondo egokitzen direla ziurtatzeko.
  • Buruan ideiak argitu ahal izango ditugu.
  • Hobeto gogoratuko dugu, bai eta memorizatu ere, eta ez dugu gidoiaren mende egon behar izango.
  • Segurtasuna eta konfiantza irabaziko ditugu. Uste baino hobeto egiten dugula ikusiko dugu, eta gure autoestimua handitu egingo da.
1

 

Entseatu bideo-kamerarekin

Izan ere, ozen hitz egiten dugunean konturatzen gara akatsak non dauden, lotuta zegoela uste genuena benetan ez dagoela. Hasiera eta amaiera entseatu beharko dira gehien. Jarrera, enpatia, gogo bizia, gure aldeko inpresio positiboa eskaintzea, horiek guztiak edukien gainetik geratzen dira; beraz, kontu handiz zaindu beharrekoak dira. Benetako hitzaldiaren ahalik eta saiakuntza hurbilena egitea lasaitasunerako bermea eta arrakastarako bidea da. Zentzugabekeriaraino karikaturizatzeko eta handizkatzeko gai bagara, entrenamendu bikaina egingo dugu.

Bideo-kamera ikasteko tresnarik onena da, zure irakaslerik onena. Zaren moduan agertzen zaitu. Kosta egingo zaizu zure burua grabazioetan ikustea. Ez duzu zure ahotsa ezagutuko, makulu-hitzak ikusiko dituzu, nerbio-tikak, une batzuetan etsiak hartuko zaitu, zure indargunean eta ahulguneak ikusiko dituzu eta, oro har, entsegua bideo-kameran ikusi ondoren, indarberrituta egongo zara. Zure indarguneak sakonduko dituzu, eta hobetu beharreko alderdiak leundu. Entzule papera egingo duten pertsonen aurrean entseatzea ere lagungarria da. Ahaztu ispilua, ez da oso erabilgarria edukiei eta ispiluari adi egotea.

Kontuz! Beranduegi denean, ez damutu aldez aurretik saiatu ez izanaz.

“Inspiraziora iristeko modurik seguruena prestakuntza da”

2

Begirakada eta eskuak

CASTELLANO | EUSKARA


Begirada: adierazpena, lotura, segurtasuna…

Begiradak lotu egiten du, asko komunikatzen eta helarazten du. Gehien zaindu behar dugun baliabidea da, zalantzarik gabe. Adierazpenarekin eta eskuekin erlazionaturiko gainerako guztia begiradaren araberakoa izango da. Begirada ondo erabili eta kudeatzeak gainerako guztia baldintzatuko du. Gure aurkezpena natural bihurtzen lagunduko digu. Une oro erabili behar da, eta ez hizketan hastean soilik. Hizketan hasi aurretik ere bai. Zu aurkezten ari direnean, hizketan hasi aurreko isilune horretan, entzuleei begiratu. Amaitzen ere, begira jarraitu.

Jendearekiko lotura bisuala ahalbidetzen digu:

  • Konexio-bide aparta da.
  • Feedbacka ahalbidetzen du.
  • Arreta handitzen du, eta interesari eusten laguntzen du.
  • Erreakzioak eta erantzunak ikustea, “irakurtzea” eta “entzutea” ahalbidetzen du.
  • Beharrezkoa eta posible bada, hitzaldiaren norabidea zuzentzeko aukera ematen digu.
  • Agintea eta konfiantza, zintzotasuna eta onestutasuna erakusten du.
  • Berarekin gaudela hautematen du, kontuan hartzen dugula.

Jendeak atsegin du begira daukanak irudi irekia, atsegina, optimista, irribarretsua edukitzea. Begiradarekin areto guztia hartu behar da gune guztiak fokatuz eta aurpegi jakin batzuk banakatzen ahaleginduz. Entzule bakoitzak berari ere hitz egiten diozula sentitzen du. Begiradari esker, entzuleen ez ahozko atzeraelikadura nolakoa den ikus dezakegu, eta gure edukiak egokitu ahal izango ditugu igorri nahi dugun mezua jaso dutela hauteman arte.

Pertsona batzuk ez dira beste batzuk bezain bisualak, eta gutxiago begiratzen diete solaskideei eta entzuleei. Modu kontzientean landu eta entrenatu beharko lukete baliabide hori. Jokoan dago segurtasun faltaren itxura saihestea, mesfidantza, konpromisorik eza… Egia esaten ari ote da?

“Begirada baten truke, mundua. Bihotzerako biderik azkarrena begirada da”.

Eskuak solte eta libre

Eskuekin, baina, kontuz ibili behar dugu. Jakin al liteke eskuekin egiten ditugun mugimendu guztien esanahia zein den eta praktikan jarri? Bai. Merezi al du? Ez dut uste, komunikazioko profesional izan nahi badugu edo jendearekiko etengabeko harremana izateagatik gomendagarria bada izan ezik. Gauzak sinplifikatu behar ditugu. Eskuak solte eta libre edukiko ditugu. Eskuak aparteko adierazpidea dira. Gogoa jartzen badugu, bat-batean, bere kasa mugituko dira. Hitz egin dezagun eskuekin. Askatu eskuak, eta jarraitu egingo gaituzte.

Kokapen batzuk saihetsi behar ditugu: bizkarrean, besoak gurutzatuta, patrikan sartuta, ezkutuan, eskuak bihurritzea edo igurztea, entzuleak hatz erakuslearekin seinalatzea, atrilari eustea… Kontuz ibili eraztunekin, erlojuarekin, botoiekin jolasten, hazka egiten, mahaian hatzekin jo eta jo aritzearekin.. Eskuak libre ditugula trebatzeko “sufrimendua” hartzen badugu, gure burmuinak jardun hori barneratu, eta berehala bilakatuko da gure ohiko jarduna.

 

Naturaltasuna eta bat-batekotasuna

CASTELLANO | EUSKARA


Gorputz-mintzairaren elementu garrantzitsuenak naturaltasuna eta bat-batekotasuna dira. Lagunen artean gaudenean, bikain egiten dugu. Beraz, badakigu egiten. Helburua jendearen aurrean gauza bera egitea da. Ez da erraza hala ere, ez baita naturala naturala izatea jendearen aurrean.

1

Zu zeu izan

Gehienek segurtasuna, lasaitasuna eta ezagupenak dituztela erakutsi nahi dute, eta horrek artifizial bihurtzen gaitu. Gure rol profesionala, dakigun guztia erakutsi nahia, edukietan zentratzea, hertsitasunaren eta naturaltasun faltaren sinonimo dira. Zure keinuak benetakoak, naturalak direnean eta zure hitzekin sintonian daudenean, mezua anplifikatzen eta konexioa areagotzen dute. Inork ezin du zuk bezala egin. Zure marka pertsonala bakarra da. Izan zaitez desberdina. Paregabe egiten zaituena, argia da, tinkoa da eta ikusgarria. Aprobetxa ezazu.

  • Gure geure nortasuna, izaera eta jitea ditugu. Zain ditzagun, bada. Zure zeure marka dira.
  • Gu geu garen bezala agertzen garenean, sinesgarritasuna igortzen dugu eta konbentzitzeko indarra hartzen dugu.
  • Keinua barruko bultzada batek eragiten du, eta ezin dugu programatu, hori bai, esaten duguna sinetsi egin behar dugu. Ez du araurik eta ezin da objektibatu.
  • Hala ere, zuzendu beharreko akats “natural eta bat-batekoak” ere izango ditugu. Nabarmentzekoak dira nerbio-tikak: betaurrekoak etengabe kokatzen ibiltzea, sudurrari edo belarriari hazka egitea, mihiaz ezpainak bustitzea, eztarria garbitzea.
  • Gogoa denean egitea eta agresibitatearekin egitea ez dira gauza bera, eta jendeak argi eta garbi hautemango du.

“Esaten duguna bihotzez esaten badugu, gorputza atzetik doakio, eta benetan garen bezalakoak agertuko gara”

Paregabe egiten zaituenari balioa eman

Gure burua balioetsiko dugu:

  • Mugimendurik onenak berez sortzen direnak dira.
  • Norberaren estiloa eta keinuak bakarrak dira, eta haiei eutsi behar diegu.
  • Ez gara inor imitatzen ahaleginduko. Behatzen, kopiatzen eta moldatzen bai.
  • Kontuz ibili azkeneko kurtsoan ikasitako keinu eta mugimenduekin.
  • Zerbait landu behar badugu, izan dadila besteengandik bereizten gaituen indibidualtasuna.

Definitu eta prestatu egin behar al dugu noiz jasoko dugun hatz erakuslea, haserre gaudelako eskuak noiz astindu edo ezjakintasuna adierazteko sorbaldak noiz jaso? Ahantz dezagun. Entzuleak keinuetan geratzen bada, eta arreta erakartzen badie, zerbait gaizki doa.

Keinuen eta edukiaren arteko harremana

Esaten dugunaren eta adierazten dugunaren artean kontraesana badago, zerekin geratuko dira entzuleak? Azaltzen ari garenarekiko, helburuekiko, eta entzule motarekiko identifikazio-egoera batek eragin behar du keinua. Hitzaren aurretik edo harekin batera joan behar du. Mintzaldiak iturburuak bezala isuri behar du, kontraesanik gabe, harmoniaz, pentsatzen eta esaten denaren arteko erlazio logikoarekin. Gorputzaren mugimenduak mintzaldiaren mugimendua biziarazi behar du. Hala eginez gero, koherentzia eta sinesgarritasuna izango ditugu.

Zuk erabaki zer irudi pertsonal eman nahi duzun. Irudi positibo igorri. Irudi atsegin, ireki eta erakargarriak estimua irabazten lagunduko dizu. Irudi onak zure alde jartzen ditu entzuleak. Gure presentzia estetiko eta bisuala hobetzen duen elementu bat badago, doakoa da eta jendeak bene-benetan eskertzen du: irribarrea. Irribarrea elektrizitatea baino merkeagoa da, eta argi gehiago ematen du. Jendaurrean irribarre egiten duen pertsonak asko dauka bere alde irribarre egiten ez duenaren aldean. Irribarretxo bat mesedez!

“Sentimenduen altzoan hesiak hautsi, eta berezkotasuna sortzen da, naturala den horren indarrarekin”