Ikastaroak

Sinpletasuna eta laburtasuna: bidai bereko bi ezaugarri

CASTELLANO | EUSKARA


“Sinpletasuna da sofistikaziorik handiena”

Anplifikatzeko, sinplifikatu

Sinpletasuna argitasun-desio zentzuduna da, funtsezkora mugatzeko desioa. Baliabide berberekin ahalik eta eragin handiena lortzean datza. Lengoaia, ikus-entzunezkoak, eszenaratzea etab. erabiltzeko balio du. Ez da erraza, inondik inora. Oso zaila da hori lortzea. Erraz bihurtzeko, lan handia egin behar da. Ez da “sinple” edo sinplistarekin nahasi behar. Diskurtsoaren formulazioa askoz gehiago fintzera behartuko gaitu. Liburu mardul bakoitzaren barruan, irteteko borrokatzen den liburu mehe bat dago.

1

Den-dena ez da garrantzitsua ez lehentasunezkoa. Edukia funtsezkora murrizten du, puntu-gakoan, oinarrizko ideia edo mezuan finkatzen du.

  • Gutxiago… gehiago da.
  • Funtsezkoa ez dena zarata da.
  • Hitzaldi bat on bihurtzen duena ez da bertan garatzen den ideia kopurua, ideiak aurkezteko argitasuna baizik.
  • Laburtasuna komunikazioaren bertuteetako bat da.
  • Entzuleak ezin dira zigortu; zaindu egin behar dira.
  • Jendeak badaki antzematen haren denbora baloratzen duzula, errespetatzen duzula eta haien energia aurrezten duzula.
  • Daukazun denbora eta, batez ere, jendearen arreta mugatuak dira.
  • Esaten duguna entzuten ari denak ez dauka deskonektatzeko aukerarik.
  • Garaiz amaitzen jakitea bertutea da.
  • Beste guztia baztertu, eta harira jo.
  • Laburtasunak funtsezkoenean zentratzera, lehentasunak markatzera behartzen gaitu.
  • Jendea gogoarekin utzi behar duzu, eta ez enpatxuaz.
  • Oso zaila da hitzaldi laburra hitzaldi txarra izatea.

“Jendea aspertzeko sekretua den-dena kontatzea da”

2

Erabaki zaila da, baina kimatu eta moztu

Oso jende gutxi dago ideia onak sortzeko ideia askorekin lan egiteko eta, lan hori egin ondoren, gutxi eta kalitatekoa eskaini ahal izateko, zati bat baztertzeko erabakia hartzeko gai dena. Erabaki zaila hartu: baztertu dakizun guztia, eskura duzun informazio guztia, landu duzun material guzti-guztia. Erabili artaziak gupidarik gabe, eta kimatu beldurrik gabe. Aditu edo profesional gisa agertu nahia, eta gaiari buruz badakigula erakutsi nahia gehiegizko informazio bihurtzen da, eta horrek luzatu egiten du dena, eta jendea aspertu. Jendea aspertzeko sekretua den-dena kontatzea da.

3

Dena dela, eduki asko helarazi behar badira, komeni da saio luzeak saio laburragoetan banatzea, eta horretarako, irtenbide hauetakoren bat erabil daiteke: jendeari galderak egin, eztabaida bat piztu, anekdota edo pasadizo bat kontatu, bideo bat erakutsi. Atseden labur bat ere aukeran dago. Hogei minutu baino gehiago gelditu gabe hitz egitea kontuan hartu beharreko muga da. Gure interbentzioa “oxigenatzeko” modua bilatu behar dugu jendeak “arnasa har” dezan, eta arretaz entzuten jarraitzerik izan dezan.

 

 “Gutun luze hau idatzi dizut, laburrago bat idazteko astirik izan ez dudalako”

G. Bernard Shaw

Ikastaro irekiak

CASTELLANO | EUSKARA


PDF DESKARGATU

Jendaurrean eraginkortasunez hitz egitea

IKASTARO IREKIAK

Durango
AED-DEEk antolatuta
Datak: Apirilak 13, 20, 27 eta  maiatzak 4
Ordutegia: 16:00-19:30
Tokia: Durangon, AED-DEEren egoitzan
Kostoa: 210 euro AED-DEEko kideak. Besteak 250 euro
Hizkuntza: Erdara
Kontaktua
Estibaliz López: estibaliz@dee-aed.com;
618 620 361