Sin categoría

Eztabaidak: kontrola eta egoten jakitea (1)

Jendaurrean hitz egiteko gure interbentzioa prestatu behar badugu, pentsatu zer egin beharko dugun bere jarrera defenditzeko prestatuta datorren bat daukagunean aurrean. Ideia bat edo jarrera bat defendatzeaz gain, gurea bezain ondo prestatuta dauden eta hain legezko diren beste iritzi batzuk ere egongo dira.

Zaindu zure jarrera eta zure portaera

Argudioen garrantzia argi dugunean, gure portaera edo jarrera zaindu behar dugu. Gure eskubideak, ideiak eta jarrerak defendatzea, gainerakoekiko errespetuzko giroan. Eta hori bateragarria da ez esaten jakitearekin, iritziz aldatzearekin, justiziaz zor zaiguna eskatzen jakitearekin eta inposaketarik ez onartzearekin. Hori, tinkotasuna eta lasaitasuna, energia eta edukazioa da.

Kritikak dotoreziaz eta gozotasunez egin behar dira entzuleek beren kabuz ondorioak atera ditzaten.Positiboak, etorkizunera begirakoak eta konponbideak dakartzatenak badira, hobe. Entsaladetako gatz kopurua bezala, kritikek ere neurrikoak izan behar dute. Gehiegizkoa bada, jakia alferrik galduko da.

Entzuleek euren ondorioak aterako dituzte. Eztabaidetan, helburua entzuleek sentipenak partekatzea da, baina bihotzaren gidaria burua dela ikusi behar du. Landutako lasaitasuna arma boteretsua da.

Advertisements

Ekintza-eskaera

CASTELLANO | EUSKARA

la acción-e

Ekintza-eskaera

Mintzaldi limurtzailea ekintzarako deiak definitzen du. Ondo proposatutako ekintza bat, lana ondo amaitzeko modua da. Entzuleei zerbait egin dezaten eskatu behar badiegu, zer esan dezakegu ekintzari buruz?

  • Posiblea, erreala eta zehatza izan dadila. Emaitza neurgarriak izan ditzala.
  • Entzuleen eskueran egon dadila. Data eduki dezala…
  • Lotu ekintza eta onurak, abantailak, aukerak.
  • Argitasun eta indar bereziarekin azaldu.
  • Interbentzioaren amaieran, azaldu duzunean, ez arrazoitu berriro. Hori egiteak sinesgarritasuna kentzen dio, eta entzuleak urrundu egiten ditu.
  • Hainbat ekintza badira, banan-banan proposatu, nahasterik ez eragiteko.

pertsuasioa edo limurtzea (3)

CASTELLANO | EUSKARA

Segida motibatzailea

Arazoei buruz hitz egitea, biktimismoa, “errua ….rena da”, ez da errentagarria komunikazioan.Konponbideei, proposamenei, aukerei buruz hitz egitea, ordea, bai, bada. Hitzaldiaren atal batek proposatutako ekintza egiteko desioa piztu behar du, gero eta gehiago. Ekintza hori ez da hasieran agertuko laburpen gisa, aitzitik, diskurtsoaren amaieran iritsiko da. Aurrez motibatu egingo dugu, behar beste arrazoi eman, eta aurki daitezkeen oztopoak gainditu. Arriskuaz ohartaraztea ere erabilgarria izan daiteke, jarduten ez badute galduko dutena edo irabaziko ez dutena erakutsaraztea. Nola ordenatuko dugu?

Premia erakutsi. Egungo egoera. Arazoa adibideekin, datuekin, etab. aurkeztu. Atentzioa erakarri eta interesa piztu. Nola eragiten die entzuleei? Labur egin, eta emozionalki identifikatu gabe.

Premia ase. Konponbidea edo aukera aurkeztu. Emaitzak bisualizatu. Lortuko diren onurak erakutsi.Alderdi positiboa nabarmendu. Pertsonalki inplikatu. Desioa areagotu. Alderdi horretan emankorragoak izan. Denbora gehiago eman horretan. Aukera guztiak hori lortzeko erabili.

Erabakimenez eskatu ekintza edo atxikipena. Egokitasunaz konbentzitu. Motibazioa indartu. Motibatzeko, emozioa erabili. Printzipioak, baloreak, esperientziak gogorarazi. Azken onura aipatu.

Energiak. Arketipoak

CASTELLANO | EUSKARA


Gai hori atal honetan nahiz ahotsari dagokion atalean lan daiteke. Pertsona bakoitzak hainbat energia forma ditu. Energia horiek erabiltzen jakitea sintonizaturik egotea eta haiekin batera ibiltzea da. Ona da energia horiei, haien kalitateari eta haien ezaugarriei adi egotea. Energietara iritsi eta haiekin “konekta gaitezke”. “… sartzeko” trebetasunari esaten zaio. Eta entrenamendu gogorra behar du. Oso erabilgarria da. Une oro zer lortu nahi edo behar dudan baldin badakit, horretarako behar dudan energiarekin bat egiten dut.

“Energia bakoitzak lengoaia eta gorputz- eta ahots-adierazpen desberdin baterantz eramaten gaitu”

Zer erlazio du horrek jendaurreko aurkezpenekin? Energiak aurkezpena azaltzeko “moduarekin” lotuta daude; hau da, “nola” azaltzen dudan. Indarrez, kaudimenez, hurbil, enpatiaz agertzea oso erabilgarria da. Jendaurreko interbentzioetan ona da testuinguru bakoitzean egokienak erabiltzea, entzuleen eta helburuaren arabera. Interbentzio beraren barruan ere energia desberdinak txerta ditzakegu. Haien artean oreka egotea ere positiboa da. Gertatzen da, ordea, energia horietako batzuk naturaltasunez agertzen direla, eta beste batzuk landu egiten behar izaten ditugula. Praktika eta entrenamendu kontzienteari esker barneratuko dugu haiek erabiltzeko gaitasun inkontzientea.

Bost energia aipatuko ditugu, eta horiek “aitzakia” gisa baliatuko ditugu diskurtso bat aurkezteko moduak azaltzeko:

  • Gerlaria: buru-belarri sartzen da. Helburuak lortzea ahalbidetzen dizu: ordena, diziplina, egiatasuna… Soldaduaren jarreraren tinkotasuna, balioen berrespena, ekintzak diseinatu eta gauzatzen ditu, mugak ezartzen ditu, helburuak finkatzen ditu, konpromisoak eta agintea erakusten du. Lurraldea babesten du. Ordua zaintzen du, jarraibideak ematen ditu, zereginak agintzen ditu, arauak finkatzen ditu, xedeei eusten die. Bere segurtasuna eta gainerakoena jagoten du. Energia negatiboaren aurka borrokatzen da, eta ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten ditu. Energia handiarekin hitz egiten du. Indarra, konbentzimendua erabiltzea erabilgarria da zuzentzeko, aitzindari izateko eta ekintza gauzatzeko.
  • Maitalea: afektuei atxikiriko arketipoa da, eta gainerakoekin abegikortasunez jarduteko gaitasuna ahalbidetzen digu. Hurbildu egiten da. Afektiboagoa eta emozionalagoa da. Lagundu egiten du, lankide da eta jendearekin batera doa. rapporta eta enpatia eskaintzen ditu. Elkarrekin egitea proposatzen du, identifikazioa bilatzen du. Ulerkorra da, laguna, bihotzez. Harrera egiten du, entzun egiten du, kontsolamendua ematen du, konfiantza eta errespetua pizten ditu. Bere hitzek seduzitu egiten dute. Prozesuarekin eta haren emaitzekin gozatu egiten du. Ekintzarako testuinguruak sortzeko gaitasunarekin bat egiten du: konfiantza, konpromisoa, gogo bizia. Ulertzeko, onartzeko eta enpatizatzeko tonuaz hitz egiten du. Ulertzea, aintzatestea, entzutea erabilgarria da konfiantza piztu eta egoera zailak kudeatzeko.
  • Irakaslea: pentsamendu logikoa eta arrazionala. Azaldu, sailkatu, analizatu, erakutsi egiten du. Pertsonen ikaskuntzak kezkatzen du, didaktikoa da. Ulermen intelektuala, teknikoagoa, lehenesten du, zehaztasunez, gauzen logika. Galderak eta erakustaldiak egiten ditu, jendeak uler dezan. Perfekzioa bilatzen du, urrats eta xehetasun guztiak irakasten ditu. Arrazoitze-prozesuak interesatzen zaizkio. Arinago hitz egiten du. Ahal badu, une oro ikuskatzen du ikasleak nola ari diren ikasten. Kaudimenez hitz egiten du, tonu neutroan. Kaudimenak, zehaztasunak, argitasunak sinesgarritasun handia ematen dute.

“Kaudimenak, zehaztasunak, argitasunak sinesgarritasun handia ematen dute”.

  • Azti sendatzailea: asmakuntzari, harridurari eta aukera berrien sorkuntzari atxikita dago. Arrazoiak ezinezkoarekin topo egin duen tokian, konponbide berriak aurkitzeko gai da. Gizakiak harritzeko gai da. Eragozpenak osatzen ditu. Eraldaketaren energia da. Gogoeta eragiten duten istorioak, ipuinak eta metaforak kontatzen ditu. Umorea erabiltzen du, antzeztu egiten du. Pentsamendu estrategikoa dauka, berrikuntza, sormena eta irudimena pizteko.
  • Ameslaria: kontzeptu eta ideia handiak erabiltzen ditu, begitazioa. Egiten duenarekin maiteminduta dago. Etorkizunera begira dago. Irakasten ari denarekin mundua aldatuko duela aurreikusten du. Nominalizazioak erabiltzen ditu (itxaropena, elkartasuna, konpromisoa…). Motibazioa, estimulazioa lantzen ditu, harago doa.

Gerlaria

Maitalea Irakaslea Azti sendatzailea Ameslaria

Helburuak

Hurbila Logikoa Asmakuntza Ikuspegia

Balioa

Afektiboa Arrazionala Harridura Etorkizuna

Diziplina

Emozionala Didaktikoa Sorkuntza

Motibazioa

Tinkotasuna Enpatikoa Zehatza Eraldaketa

Estimulazioa

Konpromisoa Ulerkorra Ikaskuntza Berrikuntza

Elkartasuna

Positiboa Sentipena Azterzen  du Irudimena

Itxaropena

3Finean, energia arketipikoak dira, giza kultura guztietan daudenak. Gure borondatetik aske aritzen dira. Energia horietako bakoitza, beharrezkoa denean, erabiltzen jakitea da garrantzitsuena. Gutako bakoitzak modu naturalean hautatzen du horietako bakoitza, eta batzuk besteak baino gehiago erabiltzen ditu. Batzuentzat erraza da energia forma batzuk erabiltzea, baina nekez erabiltzen ditu besteak. Malgutasuna edukitzea energia horiek behar den neurrian erabiltzen jakitea da, batzuetan zuzendu eta ekintzara jotzeko (gerlaria), entzuteko eta enpatizatzeko (maitalea), edo ulertarazteko eta irakaskuntza/ikaskuntza ahalbidetzeko (irakaslea).

Interbentzioa irakurtzea

CASTELLANO | EUSKARA


Irakurtzeko ahozko hizkuntza

Gogoan izan behar dugu zein alde dagoen hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren artean, eta azken horren alde egin behar dugu zalantza izpirik gabe. Hizkuntza idatzia ez da atzera itzulgarria, iheskorra da, ezin baitugu irakurritakora atzera egin. Horrenbestez, ahaleginak eta bi egin behar ditugu, erabateko argitasuna lortzeko. Gramatika-arauak ez dira horren zurrunak. Prestakuntza berezia behar da jendaurrean irakurtzeko testu egokiak idazten jakiteko. Idatzizko hizkuntza irakurleentzat da; ahozkoa, berriz, entzuleentzat. Ezin da irakurleentzat bezalaxe idatzi entzuleentzat. Ahozko testuak idazteko prestakuntza berezia behar da. Ikus ditzagun kontuan hartu beharreko xehetasun batzuk:

  • Esaldi laburrak. 25 hitz gehienez.
  • Gramatika-ordena logikoa.
  • Funtsezkoa den guztia: Errepikatu/Behin eta berriz esan/Berrekin.
  • Itzuli siglak, jargoiak, neologismoak, atzerriko hitzak…
  • Datuak eta estatistikak biribildu.
  • Hobe da aditz-estiloa erabiltzea nominalizazioa baino. Orainaldiaren hurbileko aditz-denborak.
  • Irudi grafikoak sortu: konparazioak, metaforak, esaera zaharrak…
  • Testua norberaren izaerara moldatu.

Eman bizitza testuari

Gure idazkia interpretatzeko eta azaltzeko unea da. Eta honakoan ere, ozen egindako saiakuntza oso beharrezkoa da honakoa lortzeko:

  • Ahotsa modulatzea, hanpatzea, ahoskatzea, erritmoa ematea…
  • Ahotsa hobeto bideratzeko buruari tente eustea.
  • Paperari eta entzuleei begiratzea.
  • Aurpegiko adierazpena eta gorputz-mintzaira erabiltzea.
  • Freskotasunez eta gartsu, era atseginean entzunaraztea.
  • Aurreikusitako etenak edo paragrafo bakoitzeko azkeneko esaldiak baliatzea jendeari begiratzeko.
  • Konfiantzaz jardutea eta gorputz-mintzaira garatu ahal izatea.
  • Etenak, adibideak… zehaztea.

 “Irakurtzea erraza da. Jendaurrean ondo irakurtzea, arreta eta interesa galdu gabe, zaila da”.

Irakurketa eraginkorrerako xehetasun teknikoak

Irakurtzean xehetasun teknikoagoak hartu behar ditugu kontuan. Hala nola:

  • Folio neurriko orri sendoak erabiltzea eta alde batetik soilik idaztea, tarte bikoitzean eta letra irakurterrazarekin, eskuinean tarte zabala utzita, azken orduan izan litezkeen zuzenketak sartzeko.
  • Orriak grapatu beharrean, zenbakitzea.
  • Paper zuri distiratsua ez erabiltzea, islak enbarazu egiten du eta.
  • Irakurritako orria ondoan uztea (eta ez itzultzea) eta horretarako behar den lekua egotea.
  • Zerbait nabarmentzeko edo, laburtu behar badugu, ezabatzeko, koloreak edo azpimarrak erabiltzea.
  • Oinarrizko ideia bakoitzaren hasiera nabarmentzea. Atalak ondo bereiztea. Esaldi bat bi orritan ez banatzea.
  • Betaurrekoak jantzi eta erantzi ez ibiltzea, eraginen bat lortzeko ez bada.
  • Hobe da mahai baten aurrean esertzea edo atril baten laguntzarekin jardutea.

Irakurtzen ari garenean, paragrafoen artean iruzkinen bat egitera ausartzen bagara, anekdotaren edo gertaeraren bat kontatzen badugu eta entzuleei begiratzen badiegu, eskertu egingo digute. Zer nahiago duzu, irakurri ala jendaurrean hitz egin? Ahal baduzu, ez eduki zalantzarik, hitz egin entzuleengandik hurbil, eta zutik.

Gorputz-mintzaira

CASTELLANO | EUSKARA


Deklamazioa, nire iritziz, oratoriaren indar bakar eta gorena da. Zizeron.

Gorputz-mintzaira garrantzi bizikoa da entzuleei igortzeko eta harekin erlazionatzeko. Jendea guztiaz konturatzen da. Jendea biziarazteko, bizirik egon behar dugu. Albert Mehrabian, komunikazio-gaietan aintzatespen handia duen ikerlariaren arabera:

  • Hizketan ari den pertsonak entzuleengan sortzen duen eraginaren % 7 hitzek sortzen dute; hau da, esaten duenak.
  • % 55 alderdi bisualak, hau da, kanpoko itxurak eta gorputz mintzairak: aurpegiaren adierazpenak, keinuak, eskuak, begiradak.
  • Gainerako % 38 ahotsaren araberakoa da: intonazioa, bolumena, erritmoa, enfasia…

Horrela esanda, gehiegizkoa dirudi, eta azalpen bat behar du. Elementurik garrantzitsuena edukia da. Hori da izateko arrazoia, edukirik gabe ezer ez dagoelako. Baina, “nola” egin horretan asmatzen ez badugu, bertan behera geratuko da dena. Actio fasean gaude.

Mehrabianen araua emozioen edo sentipenen komunikazioan baino ez da aplikatzen. Ohiko aurkezpen profesionaletan, pentsamendu logiko eta arrazionalean, ideietan zentraturik egonik, ez dugu gure sentipen edo gustuei buruz hitz egiten, eta ahozko mezuak askoz ehuneko handiagoan laguntzen du mezua igortzen. Dena dela, gure aurkezpenetarako ondorio garrantzitsu bat atera dezakegu: aurkezpen baten edukia da garrantzitsuena, baina nola azaltzen dugun, horren araberakoa izango da entzuleek nola jasotzen duten.  Horregatik da hain garrantzitsua eszenaratzea ere zaintzea.

Utz ditzagun alde batera, beraz, tonu serio profesional hotz eta urrunekoa, monotonia, adierazpenaren hertsitasuna, mahaiaren edo atrilaren atzean ezkutatzea, irakurketa, eduki magistrala, eta goazen naturaltasunaren eta haren adierazpenaren, ahotsaren tonu eta erritmoen egiazkotasunaren, bizipozaren, mugimenduaren, entzuleen parte-hartzearen bila. Diskurtsoari bizia emango diogu. Hitzak, ideiak, biziberritu egiten dira guk esatean ematen diegun “zaporearekin”.

Prestakuntza: irekiera eta itxiera. Lehenengo momento handia eta azkena.

CASTELLANO | EUSKARA


Gure buruaren aurkezpen pertsonal eta profesionala: entzuleak begira dugu.

Hizketan ari dena lehenengo ikusi egiten dugu, eta gero entzun. Presentzia hutsak inpresio bat eragiten du entzuleengan; batez ere ezagutzen ez gaituztenean, inpresio ona eragitea komeni da. Eta lehenengo inpresio ona eragiteko aukera bat baino ez dago. Interes eta prestutasun handiagorekin entzun zaitzaten lagunduko dizu.

“Lehenengo inpresio ona sortzeko aukera bakarra daukagu.”

1

Zure burua aurkeztu behar baduzu, honako elementu hauek hartu behar dituzu kontuan:

  • Norberaren datuak: entzuleen, egoeraren, eta abarren arabera beharrezkoa dena.
  • Lanbideari buruzko datuak: ondo kimatu. Zuhurtasuna eta umiltasuna.
  • Gaiari buruz badakigula erakutsi: errespetua eta hitz egiteko eskubidea irabazi ditugu.
  • Entzuleengana hurbildu: lehenengo irribarrea, erreakzio positiboa lortzeak ateak zabaltzen dizkigu.

“Norberaren aurkezpena ez da dotorezia kontua, senez jokatu behar da aukerak, irudiak eta harmonia behar bezala erabiltzeko.”

Arreta zeureganatu, interesa piztu, funtsa aurreratu

Hasiera onaren helburuak honako hauek dira:

  • Arreta zureganatzea, labur eta modu erakargarrian. Harritu.
  • Interesa piztu. Zergatik da interesgarria entzuleentzat?
  • Edukiak aurreratu. Zer esango dudan esan. Irudimena bizitu.
  • Onginahia irabazi. Hasieratik jendea zurekin egotea. Toki komunak eta topaguneak bilatu.

Jendeak gu geu nahiz aurkezpenaren edukiak errespeta ditzan lortu behar dugu. Entzuleak hitzaldiaren atal nagusia entzuteko prestatu behar ditugu. Hasiera ondo prestatua baduzu, hasierako urduritasuna gainditzen lagunduko dizu. Horretarako, erabilgarria da argi edukitzea eta nire hasierako hitzekin ondo identifikatuta egotea.

2

“Gosea egin dezagun. Janari goxo-goxoa dugu zain. Ondo apailatua eta gourmet zorrotzenak ere asetzeko modukoa.”

Nola eragin ondo har gaitzaten?

Abiapuntua bereziki prestatuko dugu hitzaldiaren gorputza landu ondoren, hau da, hitzaldiaren edukiak eta formulazioa zehaztu ondoren. Hori egiteko hamaika modu daude. Ikus ditzagun arreta gureganatzeko modu batzuk. Horietako bat baino gehiago erabil daiteke aldi berean, gaiarekin lotuta, jakina:

  • Enuntziatuaren izenburua edo interesa. Baieztapen ausartak jakin-mina piztuko du.
  • Galdera erretoriko adierazgarriak, probokatzaileak egin, entzuleak tartean sartzeko eta gogoetara bultzatzeko.
  • Aipu bat erabili, baimenduriko iturri ospetsu bat erabiliz. Sinesgarritasuna emango dizu.
  • Anekdota edo benetako pasadizo bat kontatu. Ez du dibertigarria izan behar, baina bai entretenigarria eta garrantzitsua, ondoren landuko dugun gaia kontuan hartuta. Giza interesa duen istorio labur bat kontatu.
  • Datu edo gertaera harrigarri bat, ustekabekoa, ezezaguna… Horren eragina berehalakoa izango da.
  • Atsotitzak, analogiak edo metaforak, beti gaiari lotuak.

Baliabide horiek erabiltzeaz gain, interbentzioa entzuleen arabera moldatzen baduzu, askoz hobe. Hasieran musika atsegina jartzeak, giro ona sortzen lagunduko digu. Ondoren, osatzeko, “esango dudana esan” egingo dugu, hau da, interbentzioaren funtsa, ideia nagusiak aurreratuko ditugu. Saioa nola banatuko den ere azal dezakezu.

Arreta gureganatu dugu. Orain harira jo behar da zuzenean, eta funtsezkoa kontatuko dugula bermatu behar dugu. Nola egingo dugu? Diskurtsoaren formulazioaren atalean ikusiko dugu.

Amaiera-ondorioa: beharrezko bukaera

1. Gure sinadura ahogozoa utzita

Hasiera bezala, amaiera ere zehatz-mehatz prestatu behar da, hitzaldiaren gorputza, hots, edukia prestatu ondoren. Denboraz murritz bagabiltza, hobe da mintzaldiaren gorputza laburtzea, amaiera laburtu ordez. Hau da, amaiera ondo lotu eta prestatu dugun moduan azaldu behar dugu. Uzta biltzeko unea iristean, mintzaldian erein eta landutako fruituak jaso ahal izango ditugu. Azkenekoa ziur geratuko da jendearen gogoan.

“Amaiera bikaina: erritmoan eta etenaldietan segurtasuna, sentipenak igortzean emozioa, eta hitzen irmotasunean uste osoa.”

2. Positibotasuna, itxaropena, ekintza

Azkeneko hitzak mantsoxeago esatea komeni da, arrapaladan esan gabe. Gidoiari begiratu gabe esaten badugu, hobe. Prestatzean kontuan hartu behar dugu, funtsezkoa laburtzeaz gain, honakoa ere eskaini behar duela amaierak:

  • Entzuleengan aldarteak sortzea, modu positiboan berretsita, eta arreta mezu nagusian finkatzen lagunduz.
  • Entzuleen erantzuna eta erreakzioa bilatu behar ditu, eta ekintzara bultzatu.
  • Izan atsegina eta entzuleak poztu, eta amaiera adeitsu eta positiboa egin. Azken-buruko on baten antzera, ahogozoa utzi behar du.

Amaiera txarrak huts-sentsazioa uzten du, zerbait amaitu ez delako sentsazioa. Amaiera ona azken-buruko ona bezalakoa da. Nire sinadura. Amaierako sentsazio atsegina uzten du.

3. Nola ipini azken ginga pastelari?

3

Ondorioen aurkezpenerako elementu garrantzitsuena ez-ahozko mintzaira erabiltzea da; horren bidez hizlariak defendituriko ideiekin duen atxikimendua, zintzotasuna eta sinesgarritasuna transmititzen dira. Emozionalki, entzuleak kutsatu behar ditu.

Ideia nagusia laburtu, sintetizatu, gogoratu, mezua sendotu, “zer esan dugun esan”, hau da, hiruzpalau ideia nagusien laburpena egin eta, gainera, errematea. Azkeneko gardenkia bereziki zaindu, ideia nagusia labur eta indar dezan.  Badira zeregina bikain amaitzeko hainbat eta hainbat modu: Hona hemen modu horietako batzuk:

  • Erronka edo eskaera. Proposatzen duzun ekintza hori indarrez zehaztu.
  • Baimendutako iturri batetik hartutako aipu bat, inspirarazteko.
  • Azken onura aipatu.
  • Abiapuntuko arrazoira jo.
  • Emozio-eragina
  • Pertsuasio-esaldi gehigarria.
  • Esandakoaren arabera jarduteko asmoa duzula adierazi.

Errematearen ondoren, isiltasuna. Eskerrak eman, entzuleei begiratu, eta irribarre egin.

Prestakuntza. Mapa mentalak: ikuspegi osoa eta gure garunera egokitua (5)

CASTELLANO | EUSKARA


Eskema aldagai bat da, oso praktikoa eta erabilgarria. Hitzaldi baten edukiak zuhaitz eran jaso, aurkeztu eta erlazionatzeko modu bat da. Gure garunaren antzera funtzionatzen dute irudiak eta loturak erabiliz, eta hori da eraginkortasunaren gakoa. Oso erraz sortzen dira.

Mapa mentala erdigunetik eta zirkulutan garatzen denez, une oro ikuspegi osoa eta informazio antolatua edukitzea ahalbidetzen du.

1

Mapa mentalek honako honetan laguntzen dute:

  • Arreta kontzentratzen, garunaren funtzionamendua ahalbidetzen eta ideien lotura sustatzen.
  • Informazio kantitate handia modu errazean metatzen.
  • Ideiak sortzen, argitzen, antolatzen eta lotzen.
  • Erraztasun handiagoarekin kontsultak egiten.
  • Hobeto gogoratzen eta memorizatzen.
  • Arloari edo gaiari buruzko ikuspegi osoa edukitzen. Oso ikusgarriak dira.
  • Plangintza egiten, antolatzen eta erabakiak hartzen.
  • Garrantzitsua dena eta garrantzitsua ez dena bereizten.
  • Arazoak konpontzen eta sortzaileago izaten.
2

Mapa mental baten garapenerako urratsak:

  1. Orri zuri batean, orrialde etzana, erdigunetik hasi eta ideia nagusia eta irudi bat kokatu. Arreta-gunea zehaztuta daukagu.
  2. Koloreak erabili, sormena pizten dute eta energia positiboa ematen dute.
  3. Ideia nagusi batetik abiatuta, kanporantz koloretako adarrak marraztu hitz gakoekin eta ideia garrantzitsuenekin. Sekuentzian ordenatu. Erdigunetik urruntzen goazen heinean, marra
  4. meheagoak egin. Horrela, elkarri loturiko ideien egitura ordenatua sortuko duzu.
  5. Marra zuzenen ordez, marra kurbatuak marraztu. Marra kurbatuak ez dira hain aspergarriak, eta interes handiagoa pizten dute.
  6. Lerro bakoitzean hitz gako bat ala bi erabiltzen ahalegindu. Errazagoa da hitz bat gogoratzea esaldi bat baino. Gainera, hitz gako horietako bakoitzak, berez, beste adarkadura batzuk eragin
  7. ditzake.
  8. Ahalik eta irudi gehien erabili. Zenbat eta gehiago erabili, orduan eta adierazgarriagoa izango da gure mapa. Zurea den zerbait egin, besterenezina dena.

“Mapa mentalak eskema argiak, lotuak eta kontsultatzeko errazak egiteko modurik onena dira.”

3

Prestakuntza: gidoi-eskema nire gida, plano, mapa gisa (4)

CASTELLANO | EUSKARA


Idatzizko euskarri on bat edukitzea funtsezkoa da. Nire interbentzioaren eragina ez da soilik eszenaratzearen ondorio izango, nire helburua lortzen lagunduko didan testu egokiaren ondorio baizik. Materiala ondo aukeratzea, eta ondo idaztea oso lagungarria izango da. Ez da beharrezkoa testu osoa idaztea, baina bai ondo formulatzea eta ordenatzea. Bestela ezer gutxi lortuko dugu.

Lanketa prozesua: ordenatu, multzokatu, batu

Eman beharreko hurrengo urratsa eskema egitea da. Eskemarik ez edukitzea etxe bat planorik gabe eraikitzea bezala da. Ideiak hautatzeko euren garrantzia, lehentasuna, aukera, gaurkotasuna, zehaztasuna hartuko da aintzat, eta gero ordenatu, multzokatu edo bereizi egingo dira, eta lehentasunak zehaztu beharko dira, ideia desegokiak bazter utzita. Komeni da ideia-ardatz edo kapitulu gutxi baina funtsezkoak ipintzea zehaztu beharreko mezu nagusiaren barruan.
Zein hitz erabili baino garrantzitsuagoa da ideiak eta gertakariak argi edukitzea. Ibilbide-orria, hortaz, lehen argitu ditudan aldez aurreko atalak izango dira (gaia, denbora, helburuak, entzuleak, interesa, mintzaira…). Eskeman ideiak jaso behar dira batik bat, izan ere, ideiak argi daudenean, hitzaldirako hitzak ere halaxe egongo dira, eta modu natural eta berezkoan ateratzen direla emango du.

“Diskurtsoa helmuga duen bidaia da, eta irten aurretik, ibilbidea mapan zehaztu behar da.”

Eskema bateratu egin behar da. Egiturarekin batera loturak datoz, ideia batetik besterako igarotzeak, edukien aurrerapena, progresioa. Eskema egiten ari garela, edo aurretik, une egokia da komunikazioaren eraginkortasuna handitzeko osagarri gisa, ikus-entzunezko bitartekoak erabiliko ditugun aurreikusteko.
Hitzaldiaren eskema edo gorputza zehaztu dugunean, galdera hauxe datorkigu: ‘eta orain, nola hasiko naiz? Eta nola amaituko dut?’ Hasierak eta bukaerak prestakuntza berezia eskatzen dute, hitzaldiaren bi une garrantzitsu dira eta.

Ezaugarriak eta abantaila praktikoak

Ezaugarriak:

  • Letra tamaina handia.
  • Ideia ondo ordenatu eta hierarkizatuak.
  • Zenbait kolore erabiltzea: ideiak, azpi-ideiak…
  • Zuriuneak.
  • Kontsultatzeko erraza.
  • Begirada bakarrarekin ideiaz jabetzen gara. Hitzaldia ikusten ari gara.
  • Abiapuntua eta amaiera ondo bereizita eta ondo identifikatuta.

Abantailak:

  • Askeago hitz egitea eta hizkuntza ulergarriagoa erabiltzea.
  • Hitz egokiena erabiltzeko naturaltasun handiagoa.
  • Segurtasun-sarearekiko konfiantza.
  • Datuak, aipuak eta gogoratzen zaila den informazioa adierazi ahal izatea bermatzen du.
  • Hitzaldia egokitzeko, laburtzeko, luzatzeko malgutasun handiagoa dago.
  • Entzuleei begiratzearekin bateragarria da.
  • Gorputz-mintzaira adierazgarritasun handiagoarekin erabiltzen da.
  • Bizitasun eta gogo handiagoa erakustea ahalbidetzen du.

“Aurkezpen bakoitzak, izaki bizidun ororen antzera, bere gorputza eduki behar du, ez zaizkio burua eta hankak falta behar, ez eta enborra eta gorputz adarrak ere; eta elementu horiek guztiek elkarren osagarri izan behar dute, osotasuna eratu arte.” Platon.

Prestakuntza: Egitura-ordena: Koherentzia eta kohesioa. Zatiak eta guztia (3)

CASTELLANO | EUSKARA


“Ahozko komunikazioan, gaien ordenak emaitza aldatzen du eta diskurtsoa egituratzeko moduaren araberakoa da haren eraginkortasuna.”

Zure ideiak ondo ordenatu

Ondo mintzaldiaren atalak:

  • Abiapuntua. Sarrera. Hasiera.
  • Gorputza. Garapena.
  • Ondorioak. Amaiera.

Aurrekoaren osagarria da honako egitura hau:

  • Zer esango dudan esan: titularrak, ideia nagusiak aurreratu.
  • Esatea: edukiak garatzea.
  • Zer esan dudan esatea: funtsezkoa laburtzea edo errepikatzea.

Zeri buruz hitz egingo dugun, azalduko ditugun ideia nagusiak zein diren eta haien interesa eta garrantzia zehaztu baditugu, hitzaldiaren ardatza finkatu dugu, eta jendeak ulertu du. Hurrengo ideiari ekiteko loturaren bat bilatzen badugu, entzuleak hitzaldiaren aurrerapena eta progresioa hautemango ditu. Goazen lekurantz jo. Ordena eza da jendeak haria eta arreta galtzeko bide zuzena.

Ideiak antolatuta daudenean errazago gogoratzen ditugu. Aldizka laburpenak egiteak helburu hori indartzen du. A edo B, bi interbentzio hauetatik zein da jarraitzen errazagoa?

A. 3 6   9   12   15   18   21

B. 18 3   12   21   6   15   9

Egituraren koherentzia eta kohesioa

Koherentziak batasunaz, orekaz eta proportzioz janzten du interbentzioa. Zatiek osotasuna eratzen dute. Ordenaz gain, gaiaren progresioa edo haria ikus daiteke. Kohesioa komunikazioa gorpuzten duten baliabide eta hizkuntza-euskarrien erabilera egokia da. Koherentzia kohesioaren bidez kanporatzen da hizkuntzaren bitartez.

Ideia orokor gisa, hobe da garrantzitsuena mintzaldiaren hasierako zatian esatea –ez du zertan sarreran izan–; horrela, funtsezko atal hori presarik gabe eta arrapaladan azalduko ez dugula bermatuko dugu. Argudio indartsuek ahulen aurretik joan behar dute. Denborarik gabe funtsezkoena esan gabe geratzea akats larria izango litzateke.

“Agerraldiaren osagai guztiak –hitzak nahiz keinuak– eusten dituen kateorratza da egitura”.

Gaien egitura edo hierarkia erreferentzia gisa

Ikusarazteko eta gauza konplexuak ulergarri bihurtzeko sinpleena da. Ideia garrantzitsuan, azpi-ideietan edo bigarren, hirugarren eta abarren mailako ideietan adarkatzen den egitura da. Adar bakoitzak, gehienez ere 2-4 elementu ditu. Gure garunak hiruko multzotan aurkezten zaion informazio guztia erraz hautematen, gordetzen eta gogoratzen du. Hiruko forman komunikatzeak igortzen dena errazago jasotzea eta gordetzea ahalbidetzen du edozein entzuleren aurrean. … egiteko 3 arrazoiak; ….. egitearen 3 abantailak; …..ren hiru ezaugarriak; 3 ideia; 3 urrats; 3 arrazoi, e.a. Egituratzeko modu horrek hainbat abantaila ditu. Hona hemen batzuk:

  • Memorizazioa ahalbidetzen du.
  • Buru-argitasun handia eskaintzen du.
  • Formatu malgu eta moldagarria du.
  • Nabarmendu egiten ditu zatiak eta osotasuna.
  • Koherentzia eta kohesio irudi handiagoa ematen du.
  • Elkarrizketetan inprobisatzeko oso erabilgarria da.
  • Logika erabiliz ordenatzea ahalbidetzen du (sustraiak-enborra-adarrak-hostoak), garrantziaren arabera eta progresiboki.