argitalpenak

CASTELLANO | EUSKARA


“Airearen kalitateak zure arnasean eragina badu, zure komunikazioaren kalitateak zure bizitzan ere badu”

Jendaurrean hitz egitea 

b4c1b-euskera_hablar_en_publico

Errespetu handia eragiten digu guztioi jendaurrean hitz egiteak. Nerbioen eta beldur eszenikoaren mitoa… Naturala da hori sentitzea, tentsio-puntu hori mesedegarria da. Mehatxua aukera bihurtu behar dugu. Jendaurrean hitz egitea trebetasuna da, eta hori lortu egin daiteke. Hau ez da magia, gimnasia baizik!

Prestaketa, praktika eta behaketa dira horretarako gakoak. Gaiaz ondo jabetu, helburu argi bat zehaztu eta entzuleengan pentsatu beti. Horixe da gakoa. Eta batez ere, sinplifikatzen jakitea; izan ere, sinplifikatzen dakienak anplifikatu egiten du. Oro har ondo komunikatzea, eta bereziki jendaurrean, segurtasuna da, norberaren burujabetza, pentsaera askea. Autoestimua da. Denok lor dezakegu, eta horrela, arlo pertsonal nahiz profesionalean gero eta balioespen handiagoa duen gaitasuna eskuratuko dugu.

Izenburua: Jendaurrean hitz egitea traketsetik abilera
Egilea: Marañon Uriarte, Manu
Orrialdeak: 200
Hizkuntza: Euskara (gaztelaniaz ere salgai)
Bilduma: Torpes 2.0
ISBN: 978-84-415-3542-8
Argitalpen-data: 2013ko azaroa
Argitaletxea: Anaya Multimedia


Aurkibidea begiratu


Erosi:

elkar    FNAC    AMAZON

Advertisements