Energiak. Arketipoak

CASTELLANO | EUSKARA


Gai hori atal honetan nahiz ahotsari dagokion atalean lan daiteke. Pertsona bakoitzak hainbat energia forma ditu. Energia horiek erabiltzen jakitea sintonizaturik egotea eta haiekin batera ibiltzea da. Ona da energia horiei, haien kalitateari eta haien ezaugarriei adi egotea. Energietara iritsi eta haiekin “konekta gaitezke”. “… sartzeko” trebetasunari esaten zaio. Eta entrenamendu gogorra behar du. Oso erabilgarria da. Une oro zer lortu nahi edo behar dudan baldin badakit, horretarako behar dudan energiarekin bat egiten dut.

“Energia bakoitzak lengoaia eta gorputz- eta ahots-adierazpen desberdin baterantz eramaten gaitu”

Zer erlazio du horrek jendaurreko aurkezpenekin? Energiak aurkezpena azaltzeko “moduarekin” lotuta daude; hau da, “nola” azaltzen dudan. Indarrez, kaudimenez, hurbil, enpatiaz agertzea oso erabilgarria da. Jendaurreko interbentzioetan ona da testuinguru bakoitzean egokienak erabiltzea, entzuleen eta helburuaren arabera. Interbentzio beraren barruan ere energia desberdinak txerta ditzakegu. Haien artean oreka egotea ere positiboa da. Gertatzen da, ordea, energia horietako batzuk naturaltasunez agertzen direla, eta beste batzuk landu egiten behar izaten ditugula. Praktika eta entrenamendu kontzienteari esker barneratuko dugu haiek erabiltzeko gaitasun inkontzientea.

Bost energia aipatuko ditugu, eta horiek “aitzakia” gisa baliatuko ditugu diskurtso bat aurkezteko moduak azaltzeko:

  • Gerlaria: buru-belarri sartzen da. Helburuak lortzea ahalbidetzen dizu: ordena, diziplina, egiatasuna… Soldaduaren jarreraren tinkotasuna, balioen berrespena, ekintzak diseinatu eta gauzatzen ditu, mugak ezartzen ditu, helburuak finkatzen ditu, konpromisoak eta agintea erakusten du. Lurraldea babesten du. Ordua zaintzen du, jarraibideak ematen ditu, zereginak agintzen ditu, arauak finkatzen ditu, xedeei eusten die. Bere segurtasuna eta gainerakoena jagoten du. Energia negatiboaren aurka borrokatzen da, eta ondo dagoena eta gaizki dagoena bereizten ditu. Energia handiarekin hitz egiten du. Indarra, konbentzimendua erabiltzea erabilgarria da zuzentzeko, aitzindari izateko eta ekintza gauzatzeko.
  • Maitalea: afektuei atxikiriko arketipoa da, eta gainerakoekin abegikortasunez jarduteko gaitasuna ahalbidetzen digu. Hurbildu egiten da. Afektiboagoa eta emozionalagoa da. Lagundu egiten du, lankide da eta jendearekin batera doa. rapporta eta enpatia eskaintzen ditu. Elkarrekin egitea proposatzen du, identifikazioa bilatzen du. Ulerkorra da, laguna, bihotzez. Harrera egiten du, entzun egiten du, kontsolamendua ematen du, konfiantza eta errespetua pizten ditu. Bere hitzek seduzitu egiten dute. Prozesuarekin eta haren emaitzekin gozatu egiten du. Ekintzarako testuinguruak sortzeko gaitasunarekin bat egiten du: konfiantza, konpromisoa, gogo bizia. Ulertzeko, onartzeko eta enpatizatzeko tonuaz hitz egiten du. Ulertzea, aintzatestea, entzutea erabilgarria da konfiantza piztu eta egoera zailak kudeatzeko.
  • Irakaslea: pentsamendu logikoa eta arrazionala. Azaldu, sailkatu, analizatu, erakutsi egiten du. Pertsonen ikaskuntzak kezkatzen du, didaktikoa da. Ulermen intelektuala, teknikoagoa, lehenesten du, zehaztasunez, gauzen logika. Galderak eta erakustaldiak egiten ditu, jendeak uler dezan. Perfekzioa bilatzen du, urrats eta xehetasun guztiak irakasten ditu. Arrazoitze-prozesuak interesatzen zaizkio. Arinago hitz egiten du. Ahal badu, une oro ikuskatzen du ikasleak nola ari diren ikasten. Kaudimenez hitz egiten du, tonu neutroan. Kaudimenak, zehaztasunak, argitasunak sinesgarritasun handia ematen dute.

“Kaudimenak, zehaztasunak, argitasunak sinesgarritasun handia ematen dute”.

  • Azti sendatzailea: asmakuntzari, harridurari eta aukera berrien sorkuntzari atxikita dago. Arrazoiak ezinezkoarekin topo egin duen tokian, konponbide berriak aurkitzeko gai da. Gizakiak harritzeko gai da. Eragozpenak osatzen ditu. Eraldaketaren energia da. Gogoeta eragiten duten istorioak, ipuinak eta metaforak kontatzen ditu. Umorea erabiltzen du, antzeztu egiten du. Pentsamendu estrategikoa dauka, berrikuntza, sormena eta irudimena pizteko.
  • Ameslaria: kontzeptu eta ideia handiak erabiltzen ditu, begitazioa. Egiten duenarekin maiteminduta dago. Etorkizunera begira dago. Irakasten ari denarekin mundua aldatuko duela aurreikusten du. Nominalizazioak erabiltzen ditu (itxaropena, elkartasuna, konpromisoa…). Motibazioa, estimulazioa lantzen ditu, harago doa.

Gerlaria

Maitalea Irakaslea Azti sendatzailea Ameslaria

Helburuak

Hurbila Logikoa Asmakuntza Ikuspegia

Balioa

Afektiboa Arrazionala Harridura Etorkizuna

Diziplina

Emozionala Didaktikoa Sorkuntza

Motibazioa

Tinkotasuna Enpatikoa Zehatza Eraldaketa

Estimulazioa

Konpromisoa Ulerkorra Ikaskuntza Berrikuntza

Elkartasuna

Positiboa Sentipena Azterzen  du Irudimena

Itxaropena

3Finean, energia arketipikoak dira, giza kultura guztietan daudenak. Gure borondatetik aske aritzen dira. Energia horietako bakoitza, beharrezkoa denean, erabiltzen jakitea da garrantzitsuena. Gutako bakoitzak modu naturalean hautatzen du horietako bakoitza, eta batzuk besteak baino gehiago erabiltzen ditu. Batzuentzat erraza da energia forma batzuk erabiltzea, baina nekez erabiltzen ditu besteak. Malgutasuna edukitzea energia horiek behar den neurrian erabiltzen jakitea da, batzuetan zuzendu eta ekintzara jotzeko (gerlaria), entzuteko eta enpatizatzeko (maitalea), edo ulertarazteko eta irakaskuntza/ikaskuntza ahalbidetzeko (irakaslea).

Interbentzioa irakurtzea

CASTELLANO | EUSKARA


Irakurtzeko ahozko hizkuntza

Gogoan izan behar dugu zein alde dagoen hizkuntza idatziaren eta ahozkoaren artean, eta azken horren alde egin behar dugu zalantza izpirik gabe. Hizkuntza idatzia ez da atzera itzulgarria, iheskorra da, ezin baitugu irakurritakora atzera egin. Horrenbestez, ahaleginak eta bi egin behar ditugu, erabateko argitasuna lortzeko. Gramatika-arauak ez dira horren zurrunak. Prestakuntza berezia behar da jendaurrean irakurtzeko testu egokiak idazten jakiteko. Idatzizko hizkuntza irakurleentzat da; ahozkoa, berriz, entzuleentzat. Ezin da irakurleentzat bezalaxe idatzi entzuleentzat. Ahozko testuak idazteko prestakuntza berezia behar da. Ikus ditzagun kontuan hartu beharreko xehetasun batzuk:

  • Esaldi laburrak. 25 hitz gehienez.
  • Gramatika-ordena logikoa.
  • Funtsezkoa den guztia: Errepikatu/Behin eta berriz esan/Berrekin.
  • Itzuli siglak, jargoiak, neologismoak, atzerriko hitzak…
  • Datuak eta estatistikak biribildu.
  • Hobe da aditz-estiloa erabiltzea nominalizazioa baino. Orainaldiaren hurbileko aditz-denborak.
  • Irudi grafikoak sortu: konparazioak, metaforak, esaera zaharrak…
  • Testua norberaren izaerara moldatu.

Eman bizitza testuari

Gure idazkia interpretatzeko eta azaltzeko unea da. Eta honakoan ere, ozen egindako saiakuntza oso beharrezkoa da honakoa lortzeko:

  • Ahotsa modulatzea, hanpatzea, ahoskatzea, erritmoa ematea…
  • Ahotsa hobeto bideratzeko buruari tente eustea.
  • Paperari eta entzuleei begiratzea.
  • Aurpegiko adierazpena eta gorputz-mintzaira erabiltzea.
  • Freskotasunez eta gartsu, era atseginean entzunaraztea.
  • Aurreikusitako etenak edo paragrafo bakoitzeko azkeneko esaldiak baliatzea jendeari begiratzeko.
  • Konfiantzaz jardutea eta gorputz-mintzaira garatu ahal izatea.
  • Etenak, adibideak… zehaztea.

 “Irakurtzea erraza da. Jendaurrean ondo irakurtzea, arreta eta interesa galdu gabe, zaila da”.

Irakurketa eraginkorrerako xehetasun teknikoak

Irakurtzean xehetasun teknikoagoak hartu behar ditugu kontuan. Hala nola:

  • Folio neurriko orri sendoak erabiltzea eta alde batetik soilik idaztea, tarte bikoitzean eta letra irakurterrazarekin, eskuinean tarte zabala utzita, azken orduan izan litezkeen zuzenketak sartzeko.
  • Orriak grapatu beharrean, zenbakitzea.
  • Paper zuri distiratsua ez erabiltzea, islak enbarazu egiten du eta.
  • Irakurritako orria ondoan uztea (eta ez itzultzea) eta horretarako behar den lekua egotea.
  • Zerbait nabarmentzeko edo, laburtu behar badugu, ezabatzeko, koloreak edo azpimarrak erabiltzea.
  • Oinarrizko ideia bakoitzaren hasiera nabarmentzea. Atalak ondo bereiztea. Esaldi bat bi orritan ez banatzea.
  • Betaurrekoak jantzi eta erantzi ez ibiltzea, eraginen bat lortzeko ez bada.
  • Hobe da mahai baten aurrean esertzea edo atril baten laguntzarekin jardutea.

Irakurtzen ari garenean, paragrafoen artean iruzkinen bat egitera ausartzen bagara, anekdotaren edo gertaeraren bat kontatzen badugu eta entzuleei begiratzen badiegu, eskertu egingo digute. Zer nahiago duzu, irakurri ala jendaurrean hitz egin? Ahal baduzu, ez eduki zalantzarik, hitz egin entzuleengandik hurbil, eta zutik.

Aldez aurreko saiakuntza

CASTELLANO | EUSKARA


Praktikak bihurtzen zaitu maisu

Entzuleen aurrean erdi prestaturik agertzea, erdi biluzik agertzea bezala da. Hitzaldiaren garrantziaren, entzule kopuruaren, gure interbentzioak komunikabideetan izango duen eraginaren arabera, oso gomendagarria da aldez aurreko saiakuntza egitea, aurkezpen osoa praktikatzea, eta bereziki hanpatzea “nola” egingo dugun, batez ere gorputz-mintzaira eta ahotsaren tonua, horien garrantzia berebizikoa baita hitzaldiaren arrakastarako. Horretarako, bene-benetan sartu behar gara hitzaldian, eta hori guztia bideo-kameraren aurrean, ez ispiluaren aurrean.

Entseguak egitea noiz den beharrezkoagoa eta zenbateko entseguak behar ditugun neurtzen jakin beharko dugu. Aldez aurreko saiakuntzak, honako honetarako balio izango digu:

  • Naturaltasuna eta bat-batekotasuna handitzeko.
  • Diskurtsoaren deklamazioa hobetzeko: ahotsa, gorputz-mintzaira, adierazgarritasuna…
  • Hitzaldiak behar duen denbora, gabeziak eta alderdi ahulenak zein diren hauteman, eta zuzendu ahal izango ditugu.
  • Ikus-entzunezko lagungarriak probatuko ditugu, berbaldian ondo egokitzen direla ziurtatzeko.
  • Buruan ideiak argitu ahal izango ditugu.
  • Hobeto gogoratuko dugu, bai eta memorizatu ere, eta ez dugu gidoiaren mende egon behar izango.
  • Segurtasuna eta konfiantza irabaziko ditugu. Uste baino hobeto egiten dugula ikusiko dugu, eta gure autoestimua handitu egingo da.
1

 

Entseatu bideo-kamerarekin

Izan ere, ozen hitz egiten dugunean konturatzen gara akatsak non dauden, lotuta zegoela uste genuena benetan ez dagoela. Hasiera eta amaiera entseatu beharko dira gehien. Jarrera, enpatia, gogo bizia, gure aldeko inpresio positiboa eskaintzea, horiek guztiak edukien gainetik geratzen dira; beraz, kontu handiz zaindu beharrekoak dira. Benetako hitzaldiaren ahalik eta saiakuntza hurbilena egitea lasaitasunerako bermea eta arrakastarako bidea da. Zentzugabekeriaraino karikaturizatzeko eta handizkatzeko gai bagara, entrenamendu bikaina egingo dugu.

Bideo-kamera ikasteko tresnarik onena da, zure irakaslerik onena. Zaren moduan agertzen zaitu. Kosta egingo zaizu zure burua grabazioetan ikustea. Ez duzu zure ahotsa ezagutuko, makulu-hitzak ikusiko dituzu, nerbio-tikak, une batzuetan etsiak hartuko zaitu, zure indargunean eta ahulguneak ikusiko dituzu eta, oro har, entsegua bideo-kameran ikusi ondoren, indarberrituta egongo zara. Zure indarguneak sakonduko dituzu, eta hobetu beharreko alderdiak leundu. Entzule papera egingo duten pertsonen aurrean entseatzea ere lagungarria da. Ahaztu ispilua, ez da oso erabilgarria edukiei eta ispiluari adi egotea.

Kontuz! Beranduegi denean, ez damutu aldez aurretik saiatu ez izanaz.

“Inspiraziora iristeko modurik seguruena prestakuntza da”

2

Begirakada eta eskuak

CASTELLANO | EUSKARA


Begirada: adierazpena, lotura, segurtasuna…

Begiradak lotu egiten du, asko komunikatzen eta helarazten du. Gehien zaindu behar dugun baliabidea da, zalantzarik gabe. Adierazpenarekin eta eskuekin erlazionaturiko gainerako guztia begiradaren araberakoa izango da. Begirada ondo erabili eta kudeatzeak gainerako guztia baldintzatuko du. Gure aurkezpena natural bihurtzen lagunduko digu. Une oro erabili behar da, eta ez hizketan hastean soilik. Hizketan hasi aurretik ere bai. Zu aurkezten ari direnean, hizketan hasi aurreko isilune horretan, entzuleei begiratu. Amaitzen ere, begira jarraitu.

Jendearekiko lotura bisuala ahalbidetzen digu:

  • Konexio-bide aparta da.
  • Feedbacka ahalbidetzen du.
  • Arreta handitzen du, eta interesari eusten laguntzen du.
  • Erreakzioak eta erantzunak ikustea, “irakurtzea” eta “entzutea” ahalbidetzen du.
  • Beharrezkoa eta posible bada, hitzaldiaren norabidea zuzentzeko aukera ematen digu.
  • Agintea eta konfiantza, zintzotasuna eta onestutasuna erakusten du.
  • Berarekin gaudela hautematen du, kontuan hartzen dugula.

Jendeak atsegin du begira daukanak irudi irekia, atsegina, optimista, irribarretsua edukitzea. Begiradarekin areto guztia hartu behar da gune guztiak fokatuz eta aurpegi jakin batzuk banakatzen ahaleginduz. Entzule bakoitzak berari ere hitz egiten diozula sentitzen du. Begiradari esker, entzuleen ez ahozko atzeraelikadura nolakoa den ikus dezakegu, eta gure edukiak egokitu ahal izango ditugu igorri nahi dugun mezua jaso dutela hauteman arte.

Pertsona batzuk ez dira beste batzuk bezain bisualak, eta gutxiago begiratzen diete solaskideei eta entzuleei. Modu kontzientean landu eta entrenatu beharko lukete baliabide hori. Jokoan dago segurtasun faltaren itxura saihestea, mesfidantza, konpromisorik eza… Egia esaten ari ote da?

“Begirada baten truke, mundua. Bihotzerako biderik azkarrena begirada da”.

Eskuak solte eta libre

Eskuekin, baina, kontuz ibili behar dugu. Jakin al liteke eskuekin egiten ditugun mugimendu guztien esanahia zein den eta praktikan jarri? Bai. Merezi al du? Ez dut uste, komunikazioko profesional izan nahi badugu edo jendearekiko etengabeko harremana izateagatik gomendagarria bada izan ezik. Gauzak sinplifikatu behar ditugu. Eskuak solte eta libre edukiko ditugu. Eskuak aparteko adierazpidea dira. Gogoa jartzen badugu, bat-batean, bere kasa mugituko dira. Hitz egin dezagun eskuekin. Askatu eskuak, eta jarraitu egingo gaituzte.

Kokapen batzuk saihetsi behar ditugu: bizkarrean, besoak gurutzatuta, patrikan sartuta, ezkutuan, eskuak bihurritzea edo igurztea, entzuleak hatz erakuslearekin seinalatzea, atrilari eustea… Kontuz ibili eraztunekin, erlojuarekin, botoiekin jolasten, hazka egiten, mahaian hatzekin jo eta jo aritzearekin.. Eskuak libre ditugula trebatzeko “sufrimendua” hartzen badugu, gure burmuinak jardun hori barneratu, eta berehala bilakatuko da gure ohiko jarduna.

 

Naturaltasuna eta bat-batekotasuna

CASTELLANO | EUSKARA


Gorputz-mintzairaren elementu garrantzitsuenak naturaltasuna eta bat-batekotasuna dira. Lagunen artean gaudenean, bikain egiten dugu. Beraz, badakigu egiten. Helburua jendearen aurrean gauza bera egitea da. Ez da erraza hala ere, ez baita naturala naturala izatea jendearen aurrean.

1

Zu zeu izan

Gehienek segurtasuna, lasaitasuna eta ezagupenak dituztela erakutsi nahi dute, eta horrek artifizial bihurtzen gaitu. Gure rol profesionala, dakigun guztia erakutsi nahia, edukietan zentratzea, hertsitasunaren eta naturaltasun faltaren sinonimo dira. Zure keinuak benetakoak, naturalak direnean eta zure hitzekin sintonian daudenean, mezua anplifikatzen eta konexioa areagotzen dute. Inork ezin du zuk bezala egin. Zure marka pertsonala bakarra da. Izan zaitez desberdina. Paregabe egiten zaituena, argia da, tinkoa da eta ikusgarria. Aprobetxa ezazu.

  • Gure geure nortasuna, izaera eta jitea ditugu. Zain ditzagun, bada. Zure zeure marka dira.
  • Gu geu garen bezala agertzen garenean, sinesgarritasuna igortzen dugu eta konbentzitzeko indarra hartzen dugu.
  • Keinua barruko bultzada batek eragiten du, eta ezin dugu programatu, hori bai, esaten duguna sinetsi egin behar dugu. Ez du araurik eta ezin da objektibatu.
  • Hala ere, zuzendu beharreko akats “natural eta bat-batekoak” ere izango ditugu. Nabarmentzekoak dira nerbio-tikak: betaurrekoak etengabe kokatzen ibiltzea, sudurrari edo belarriari hazka egitea, mihiaz ezpainak bustitzea, eztarria garbitzea.
  • Gogoa denean egitea eta agresibitatearekin egitea ez dira gauza bera, eta jendeak argi eta garbi hautemango du.

“Esaten duguna bihotzez esaten badugu, gorputza atzetik doakio, eta benetan garen bezalakoak agertuko gara”

Paregabe egiten zaituenari balioa eman

Gure burua balioetsiko dugu:

  • Mugimendurik onenak berez sortzen direnak dira.
  • Norberaren estiloa eta keinuak bakarrak dira, eta haiei eutsi behar diegu.
  • Ez gara inor imitatzen ahaleginduko. Behatzen, kopiatzen eta moldatzen bai.
  • Kontuz ibili azkeneko kurtsoan ikasitako keinu eta mugimenduekin.
  • Zerbait landu behar badugu, izan dadila besteengandik bereizten gaituen indibidualtasuna.

Definitu eta prestatu egin behar al dugu noiz jasoko dugun hatz erakuslea, haserre gaudelako eskuak noiz astindu edo ezjakintasuna adierazteko sorbaldak noiz jaso? Ahantz dezagun. Entzuleak keinuetan geratzen bada, eta arreta erakartzen badie, zerbait gaizki doa.

Keinuen eta edukiaren arteko harremana

Esaten dugunaren eta adierazten dugunaren artean kontraesana badago, zerekin geratuko dira entzuleak? Azaltzen ari garenarekiko, helburuekiko, eta entzule motarekiko identifikazio-egoera batek eragin behar du keinua. Hitzaren aurretik edo harekin batera joan behar du. Mintzaldiak iturburuak bezala isuri behar du, kontraesanik gabe, harmoniaz, pentsatzen eta esaten denaren arteko erlazio logikoarekin. Gorputzaren mugimenduak mintzaldiaren mugimendua biziarazi behar du. Hala eginez gero, koherentzia eta sinesgarritasuna izango ditugu.

Zuk erabaki zer irudi pertsonal eman nahi duzun. Irudi positibo igorri. Irudi atsegin, ireki eta erakargarriak estimua irabazten lagunduko dizu. Irudi onak zure alde jartzen ditu entzuleak. Gure presentzia estetiko eta bisuala hobetzen duen elementu bat badago, doakoa da eta jendeak bene-benetan eskertzen du: irribarrea. Irribarrea elektrizitatea baino merkeagoa da, eta argi gehiago ematen du. Jendaurrean irribarre egiten duen pertsonak asko dauka bere alde irribarre egiten ez duenaren aldean. Irribarretxo bat mesedez!

“Sentimenduen altzoan hesiak hautsi, eta berezkotasuna sortzen da, naturala den horren indarrarekin”

Tente berba egitea

CASTELLANO | EUSKARA


Ahal duzun guztietan hala egin

Ez da beti posible izaten. Batzuetan posible izaten da, baina ez dugu egiten. Aurkezpena izango den lekura denbora nahikoaz iristeak aukerak ikustea ahalbidetzen digu, eta tente berba egiteko aukera duzun guztietan, hala egin. Hona hemen arrazoiak:

  • Hobeto arnas hartzen dugu eta ahotsa hobeto proiektatzen dugu.
  • Jendearekiko lotura bisuala ahalbidetzen digu.
  • Gorputz mintzaira hobea dugu. Indarra ematen zaio.
  • Tente berba egiten duen pertsonaren irudiak dinamismoa, indarra eta bizitasuna adierazten ditu.
  • Entzuleekiko kontaktua eta hurbiltasuna ahalbidetzen ditu

Nekezagoa da eta prestakuntza handiagoa eskatzen du. Espazio txikietan, bileretan ere erabilgarria da. Tente berba egiten dugunean:

  • Gorputzaren jarrerari dagokionez, zut egon behar da, apur bat aurrerantz makurtuta, baina erlaxatuta eta bularrik atera gabe.
  • Sorbalda solte: ez erorita ez jasota.
  • Hala, gorputzaren pisua modu proportzionalean eroriko da bi hanketan.
  • Ez guztiz geldirik, ez alde batetik bestera mugitzen. Harmonizatu eszenatokian zeharreko mugimendua eta geldirik egotea. Balantzak eta dantzak saihestu.
  • Gorputza entzuleengana begira eduki.
1

Espazioa erabiltzeko moduak

Olivia Mitchell-en arabera:

  • Erabili erdialdea eta entzuleengandik hurbil.
  • Erabili eszenatokia zure aurkezpenaren mapa balitz bezala.
  • Erabili eszenatokia denboraren gezi gisa. Iragana, entzuleen ezkerraldean.
  • Konparazioa-kontrastea, alde-kontra elementuak erabiltzean, eszenatokiaren alde desberdinak erabili.
  • Aukerak eta ikuspuntuak fisikoki islatu.
  • Zure hitzak hanpatzeko, entzuleengana hurbildu. Mezu gakoetako bat azaltzean, etenaldi bat egin, eta entzuleengana hurbildu.
  • Zure gardenkiekin balet bat koreaografiatu. Hurbildu zaitez pantailara gardenkiko elementuren bat aipatzean.
2

Eserita egon behar badugu:

  • Eserlekuaren hasierako zatian eseriko gara, bizkarra zuzen, kokotsa lurrarekiko paraleloan eta pisua pelbisaren gainean dugula. Zaldizkoaren edo flamenko “cantaor” baten jarrera da.
  • Besoak mahaiaren gainean, eskuak solte, eta hankak paraleloan, pisua oinetan erortzen utzita.

Eszenatokia ezkutatzeko lekurik txarrena da. Aurpegia erakutsi. Mahai baten atzean ezkutatzea eta ia ikusezin bihurtzea, erosoagoa da, baina indarra galtzen da eta ez gara entzuleengana berdin iristen. Entzuleei ezkutatzen ari zarela iruditzen bazaie, lehenengo inpresioa ez da ona izango, eta hitzaldi osorako baldintza izango da. Hurbilago sentitzen bazaitu, hobeto komunikatuko zara.

Abiadura. Arnasa. Etenaldiak.

CASTELLANO | EUSKARA


“Hizlarien arazoen % 90 mantsotuz soilik konpontzen dira”

Robert R. H. Anholt

Minutuko 120/180 hitz erabiliko ditugu. Oro har bizkorregi hitz egiten dugu. Ez dago abiadura estandarrik. Abiadura berak eragin desberdina izan dezake pertsonaren arabera. Zure erritmo estandarra bilatu behar duzu, arnasa hartu eta isildu. Beraz, markatu zure erritmoa. Etenaldiek abiadura kudeatzen laguntzen digute, eta arnasa hartzen laguntzen didate. Abiadura, arnasketa, etenaldiak modu kontzientean lantzeak abantaila handiak ditu:

  • Entzuleak “ikusteko” eta haien erreakzioez jabetzeko begirada ahalbidetzen du.
  • Eskuekin, gorputzarekin adierazgarritasun handiagoa lortzen dugu.
  • Kalitate handiagoko ahotsa lortzen dugu, ebakeran, doinuan, bolumenean, enfatizatzeko orduan.
  • Denboraren eta espazioaren kontrol handiagoa daukagu.
  • Pentsatzeko eta inprobisatzeko denbora gehiago daukagu.
  • Hitzak zehatzagoak dira.
  • Segurtasun, indar eta konfiantzaren irudia ematen dugu.
  • Laburrago jotzera behartzen gaitu, harira jotzera, edukiak lehenestera eta funtsezkoenean sakontzera.
  • Entzuleengan interes handiagoa pizten dugu. Esaten ari garena gozatzeko, barneratzeko eta ulertzeko denbora ematen diogu.
    .

 

Gorputz-mintzaira

CASTELLANO | EUSKARA


Deklamazioa, nire iritziz, oratoriaren indar bakar eta gorena da. Zizeron.

Gorputz-mintzaira garrantzi bizikoa da entzuleei igortzeko eta harekin erlazionatzeko. Jendea guztiaz konturatzen da. Jendea biziarazteko, bizirik egon behar dugu. Albert Mehrabian, komunikazio-gaietan aintzatespen handia duen ikerlariaren arabera:

  • Hizketan ari den pertsonak entzuleengan sortzen duen eraginaren % 7 hitzek sortzen dute; hau da, esaten duenak.
  • % 55 alderdi bisualak, hau da, kanpoko itxurak eta gorputz mintzairak: aurpegiaren adierazpenak, keinuak, eskuak, begiradak.
  • Gainerako % 38 ahotsaren araberakoa da: intonazioa, bolumena, erritmoa, enfasia…

Horrela esanda, gehiegizkoa dirudi, eta azalpen bat behar du. Elementurik garrantzitsuena edukia da. Hori da izateko arrazoia, edukirik gabe ezer ez dagoelako. Baina, “nola” egin horretan asmatzen ez badugu, bertan behera geratuko da dena. Actio fasean gaude.

Mehrabianen araua emozioen edo sentipenen komunikazioan baino ez da aplikatzen. Ohiko aurkezpen profesionaletan, pentsamendu logiko eta arrazionalean, ideietan zentraturik egonik, ez dugu gure sentipen edo gustuei buruz hitz egiten, eta ahozko mezuak askoz ehuneko handiagoan laguntzen du mezua igortzen. Dena dela, gure aurkezpenetarako ondorio garrantzitsu bat atera dezakegu: aurkezpen baten edukia da garrantzitsuena, baina nola azaltzen dugun, horren araberakoa izango da entzuleek nola jasotzen duten.  Horregatik da hain garrantzitsua eszenaratzea ere zaintzea.

Utz ditzagun alde batera, beraz, tonu serio profesional hotz eta urrunekoa, monotonia, adierazpenaren hertsitasuna, mahaiaren edo atrilaren atzean ezkutatzea, irakurketa, eduki magistrala, eta goazen naturaltasunaren eta haren adierazpenaren, ahotsaren tonu eta erritmoen egiazkotasunaren, bizipozaren, mugimenduaren, entzuleen parte-hartzearen bila. Diskurtsoari bizia emango diogu. Hitzak, ideiak, biziberritu egiten dira guk esatean ematen diegun “zaporearekin”.

Metaforak

CASTELLANO | EUSKARA


“Metaforek ideiak argitzeko eta grabatzeko balio dute, eta mezua hobeto helarazten da”

Apaingarria baino gehiago

Irudi erretorikorik ezagunena da. Metaforak benetako termino bat irudimenezko beste batekin erlazionatzen du; ispilua deitzen zaio, eta antzekotasuna dute. Pertsonaren barrualdera iristeko egokia da, giro egokiagoa sortzen baitu.

Metafora bat erabiltzea ez da apaingarri hutsa edo diskurtso batean jolasgarri hutsa izango. Ondo aukeratu eta erabilitako metafora baten indarrak hedadura handiagoko komunikazioa lortzeko bidea izan behar du, emozioak, oroitzapenek eta arrazonamenduek entzulearengan eragin behar dute, eta horrela, metafora erabili izan ez balitz baino arrasto sakonagoa utziko du haren memorian. Esaterako, “ipini pilak”, “ia zerua ukitzen dut eskuekin”, “Koldo jakinduria-iturri amaigabea da”, “denbora urre-gorria da”, “azterketa lupaz behatu zuen”…

Baten batek gertaera edo iritzi bat jakinarazten duenean, baliteke entzuten ari zaionarengana ez iristea, batez ere entzuleak jasotzen duen mezua berezko duen inongo interes edo sentipenekin loturarik ez badu. Baliteke entzuten ari dena ulertzea, baina arrazoiaren mailan geratuko da eta baliteke gogoan gordeko duen guztia izatea mezua logikoa eta adimentsua zela. Geroago oroitzapen horretara iritsi nahi badu, ahalegin handiagoa egin beharko du. Diskurtso batean metaforak erabiltzeak edukirako irispidea zabaltzen du, eta gainera, komunikazioa interaktiboa izatea lortzen du. Komunikazio horretan sartzea lortu behar dugu, entzuten ari den horri erantzuna ematea, isilean bada ere.

Egokiak dira ikasteko eta gogoratzeko

Entzuleak informazioa jaso eta garuneko gune asko (bisuala, afektiboa, oroitzapenak, ondorioak, elkartzeak, etab.) aktibatzeaz gain, prozesu hori asebetetze sentsazioarekin bete du, mezua dezifratzeko gai izan delako: azken mezua berea izango da. Berak bere kabuz “destilatu” du esanahia. Berak, bere kabuz “esan” berri du mezuaren edukia. Garrantzitsuena da ilustratu, komunikatu edo indartu nahi den horren eta metaforaren edukiaren arteko translazioa tarteko puntu batean mantentzea: ez du izan behar ulertzen oso zaila, baina ez eta oso begi bistakoa ere.

Irakasle onek, betidanik, ikasleek aldez aurretik ulertua zuten zerbaitetan oinarritu izan dira ideia berriak ulertzen laguntzeko. Zuk ere baliabide hori erabil dezakezu zure aurkezpen eta diskurtsoetan. Errealitate konplexu edo abstraktuak eguneroko kontzeptu bailiran azal ditzakezu.

Jadanik badakigun zerbaitekin nola erlazionatzen den asmatuz ikasten dugu zerbait berria. Elkarren arteko konexioa zenbat eta argiagoa izan, orduan eta errazago eta erabatekoagoa da ikaskuntza. Entzuleei konexio bat eskaintzea metaforaren bidez irakasteko hasiera baino ez da; izan ere, pertzepzio eta azalpen berriak sortzeko pentsamendu-eredua eskaintzen dutelako. Hitzaldi osoan zehar metafora bera aipa daiteke behin eta berriz, aberastu eta metaforan aipatzen den errealitatearen alderdi berriak azaldu. Metafora onak sortzaileak dira. Metaforek ezagutzen duguna eta ezagutzen ez duguna konektatzen dute, ezagun zaiguna berriarekin.

Analogia edo konparazioa metafora mota erraz eta erabilgarria da. Konparazioek antzekotasunak erakusteko kontzeptua ilustratzen dute. Oro har, “bezala(koa)” edo “…ren berdina” adierazpenak dituzte. Esaterako, “Aurkezpenetan istorioak erabiltzea, sukaldean oliba-olioa erabiltzea bezala da”, “haren interbentzioa belarrondoko bat bezala izan zen”.

Amaitzeko, metafora mota asko dago, objektuak, anekdotak, ipuinak, erreferentzia zientifikoak, etab. erabil daitezke.

“Metaforaren bidez, gauza gatazkatsuak edo ezezagunak gertuko edo ezagun balira bezala jasotzen dira”

Emmanuel Lizcano

Ausar zaitez eta kontatu istorio bat

CASTELLANO | EUSKARA


“Konta iezadazu bidaia, ez erakutsi agentziaren katalogoa”

1. Gehiagotan erabili beharreko aukera

Aurkezpen bat azaltzeko aukeretako bat da istorio bat kontatzea. Ez gaude horretara ohituta. Gauzak aurkezteko gure modu logiko eta arrazionalean oinarri oinarrizko aldaketa da. Erosoago sentitzen gara gure aurkezpen klasiko eta profesionalekin. Gure istorioa bihotzetik kontatzeak deseroso sentiarazten gaitu, entzuleen aurrean biluzten ari garela sentitzen dugulako. Aurkezpen bat ez da dokumentu hila. Aurkezpen bat komunikazioko ekintza bizia da, eta bertan, pertsona batek bere istorioa edo beste edozeinena kontatzen du barru barrutik, nork bere problema eta kezkak dituzten pertsonek osatutako entzuleriaren aurrean.

Gizakiok geneetan daramagu komunikatzeko premia eta orain dela oso gutxira arte, hori egiteko modu bakarra ahoz izaten zen, istorioen bidez. Bizitza osoa ematen dugu istorioak kontatzen eta entzuten: lanean gertatutako gauzak, mendira joan ginen hartan gertatua; auzokideen bilera hura… Elkarrekin erlazionatzeko eta mundua ulertzeko tresna naturala dira istorioak. Istorioak dira sortu den komunikazio-tresnarik indartsuena. Anekdotak istorio laburrak interbentzioan zehar banatzeko modua dira.

2. Egiazkoak eta gaiarekin loturikoak hobe

Gaiarekin zerikusi zuzena eduki behar dute, eta egiazkoak izan behar dute. Eraginkortasun handiko komunikazio-teknikak dira; eta ondo erabiliz gero, jendea adi-adi egotea lortzen dute. “Mugitzen” diren ideiek arreta pizten dute. Entzuten ari garena “ikusten” ari gara. Emozioak ukitzean, entzuleek errazago jasotzen dute, eta joera handiagoa du zurekin bat etortzeko. Beste alde batetik, kritika desaktibatzen dutela dirudi; eta horrela, entzuleek zure iritzia ihardukitzeko argudioak aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira.

Erabakiak emozionalki hartzen ditugu, eta gero arrazionalki justifikatzen ditugu”.

3. Gustuko ditugu istorioak

1b

Jendeak oso gustuko ditu istorioak. Istorioen bitartez irakasten, ikasten eta sinesten dugu. Norberaren esperientziek izena ematen diote interbentzioari, marka propioa alegia. Hobe da norberaren esperientziak erabiltzea, besteenak baino. Finean, istorioek:

  • Atentzioa erakartzen eta interesa pizten laguntzen dute.
  • Informazioa, emozioa eta enpatia helarazten dute.
  • Ideiei bizitza eta poza ematen diete, eta aurkezpena janzten laguntzen dute.
  • Naturaltasun handiagoa eskaintzen dute. Adierazkortasuna, intonazioa, eta. hobetzen laguntzen digute.
  • Ulermena eta oroitzapena sustatzen dituzte. Barneratzeko errazak dira.
  • Hobeto gogoratzen dira istorioak datuak baino.
  • Argudioei kaudimena eta sinesgarritasuna ematen diete.
  • Entzuleekiko lotura handitzea eragiten dute.
  • Aurkezpena erakargarriagoa bihurtzen dute.
2

“Hizlari eraginkorrak hiru ezaugarri ditu: logikaz arrazoitzen du, gizakion izaera ulertzen du eta emozioak ulertzen ditu” Aristóteles

4. Prestaketa berezia eskatzen dute

Aurkezpena prestatzeko erronkarik handiena istorioa nola sortu pentsatzea da, ez dugulako jendaurrean istorioak kontatzeko eskarmenturik. Batzuetan erraza izango da, kontatu nahi dugun horrek berez erraz jarraitzeko moduko egitura duelako. Baina, nola kontatuko dugu istorio bat aurkezpena proiektu baten sustapenari edo produktu baten salmentari buruzkoa bada? Are gehiago, nola kontatuko diogu istorio interesgarri bat entzuleria konkretu bati?
Aurkezpen bat istorio baten modura egituratzeko galderak, intrigak planteatu behar dira, zer gertatuko ote den irrikari eutsi behar zaio, eragozpena nola gaindituko ote den, ustekabe horretatik nola irtengo ote den… Ikus dezagun nola egituratzen den istorio bat, eta horretarako, istorio horren atalak zein diren ikusiko dugu lehenengo:

  • Sarrera: pertsonaien eta egungo egoeraren aurkezpena, testuingurua.
  • Korapiloa: trama nagusia, pertsonaiei gertatzen zaizkien istorioek hortxe dute lekua. Problemaren, eragozpenen aurkezpena.
  • Askaera: emaitza, ahal dela, positiboa. Konponbidea. Onurak. Irakaspena. Ondorioa.
3

“Istorioek aparteko boterea dute jendearen bihotzak, pentsamenduak, oinak eta diru-zorroak narratzaileak nahi duen norabidean mugiarazteko” Peter Guber.